Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Herria, gorputza, hizkuntza eta bihotza: Dantzan lotu dira Urepele eta Zestoa

2023/11/28

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza”; abestu zuen Xalbadorrek. Guk ere ezin ba bereizi ez herria, ez hizkuntza, ez gorputza eta ez bihotza. Aspalditik, Xalbadorrek eta Uztapidek bihotzez batu zituzten bi herriak, Urepele eta Zestoa. Orduan hasitako sokari heldu eta luzatzen eta korapilatzen ...

Escamot català Euskal Herrian 2023: abenduak 6-10

2023/11/27

Azken urteetan bezala,  Escamot català Kataluniako musikari eta dantzari koadrila Euskal Herrira etorriko da abenduko zubian, dantzaren bitartez bildu, gozatu eta gozatu arazteko asmoz. Berrogei lagun inguruko taldea bildu dute aurten txangora, eta lau herriotan egingo dute geldialdia eta dantza...

Ertza: Moor Krad

2023/11/27

ERTZA konpainia- MOOR KRAD ikusizuna   EIBAR:COLISEO ANTZOKIA 2023/12/01 19:00 - 20:00   ERTZA Moor Krad ikuskizunak argitara atera nahi du guk guztiok gordetzen dugun itzal hori. Moor Kraden ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Heme...

Deba eta Mutriku zubian eta sokan lotu dira dantzan

2023/11/25

Deba-Mutriku zubian Mutrikuko eta Debako herriak aurreskuan, soka-dantzan batu dira. 2018an, euriteen ondorioz, bi herriak lotzen dituen zubia hondoratzen hasi zen eta itxi egin behar izan zuten. Aurtengo ekainean inauguratu dute zubi berritua eta orain zubia birgaitzeko egindako lanek Europa Nostr...

75. urte, adiskidantzan

2023/11/24

Azaroaren 29an, Jaun Done Saturdi egunez,  hasiera emanen diogu gure dantza taldearen 75. urteurrenari.  1949. urteko urrian hartu zuen Iruñeko udalak udal dantza talde bat sortzeko deliberoa, eta hilabete eskas pasata, urte horretako San Saturnino egunean, atera ziren kalera udal dantzariak...

Toni Jodar: “Tra tra tra- Tradición, Transmisión, Traición. Una mirada contemporánea a la tradición”

2023/11/23

Bigarren ekitaldia Barakaldo Antzokiarekin elkarlanean antolatu da. Hitzaldi dantzatua da, "Tra, Tra, Tra – Tradizioa, Transmisioa, Traizioa: begirada garaikidea tradizioari” izenburupean. Toni Jodar artista eta dantza maisuak paseotxo bat egingo du dantza garaikidearen historian eta bilakae...

Hemen da Barakaldoko Folklore Jaialdiaren 2023ko edizioa: Herrien arteko XXVI. folklore jaialdia

2023/11/22

Barakaldoko Herrien arteko Folklore Jaialdia 26. ediziora iritsiko da aurten, mende laurdenaren muga dagoeneko igarota. Beurko-Bagatzako Ibarra-kaldu elkarteak antolatuta, azaroaren 25etik abenduaren 10era bitartean garatuko da jaialdia. Ohi den bezala, babesle izango ditu Bizkaiko Foru Aldundia...

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea

2023/11/16

Klakea edo tap-dantza izango da Dantzan Ikasiko hurrengo erronka, alegia, dantzan dihardugula oinekin lurra kolpatzean sor litekeen doinu-perkusioaz ohartu, eta bide batez haren aukerak esploratzea. Bestela adierazita, Iztuetak oin-punta orpoarekikoa edo zapateoa, eta oro har,...

Aunitz urtez, Haritz dantza taldea!!

2023/11/14

Elgoibarko Haritz dantza taldeko lagunak haien 50. urteurrena ospatzen ari dira eta urriaren 10ean, festa eder baterako gonbidapena egin digute guri eta Eibarko Kezka dantza taldeari. Malkarrak kendu gabe genituela abiatu gara Iruñetik, goizean-goiz. Elgoibarrera heldu, mokadu bat jan eta dantzara...

Sorogaingo soroan azken dantza?

2023/11/14

Oraindik ere iltzatuta dugu gogoan 2019an Sorogaineko festetan dantzatu genuenekoa ; parajearen ederragatik, antolakuntzako lagunen tratu on eta goxotasunarengatik, Aldudeko eta Erroibar/Aezkoako gazteek antolatua izatearen berezitasunagatik, festaren txikitasun baina berotasunagatik, Iruñera bue...

Harpidetu