Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haurrak, haurrak... Koska nagusia, inertzia.

Dokumentuaren akzioak

Koska nagusia, inertzia.

2025/02/28 09:20
Koska nagusia, inertzia.

David Bueno (rtve.es)

Ohi bezala, dantza-irakasleon talaitik irakurtzeko...

Prozesu biologiko eta mentalak ulertzeak, pedagogia adin bakoitzari egokitzea ahalbidetzen du. Era berean, ezinbestekoa da irakasleen lan garrantzitsua aintzat hartzea eta baloratzea, askotan gizarte mailan gutxietsia dagoena.

Galdera: Eta zein da koska nagusia?

Niretzat oztopo nagusia inertzia da. Hezkuntza sistemak inertzia izugarria du. Milaka irakasle, ikasle eta haien familietaz ari gara; hauek ere, noski, beraien seme-alaben heziketan parte hartzen dutenak. Inertzia handia dagoenean, erosoena bere horretan lagatzea da, eta juxtu horri egin behar diogu aurre. Konturatu behar dugu, inertzia handia izanda ere, birbideratu behar dugula eta aldaketak barneratu.

Galdera: Eta nola irakatsi behar dugu?

Hoberena jakin-mina sustatzea da, haien barne motibazioa errespetatuz, bakarrik guk nahi duguna inposatu gabe. Hizkuntza zaintzea ere garrantzitsua da estres kronikoa saihesteko. "Azterketa ez duzue gandituko" bezalako mezu negatiboen ordez, hobe ikaskuntzan zentratzea: "Ikus dezagun non huts egin dugun eta elkarrekin ikas dezagun". Konfiantza transmititzea da kontua, emaitzak espero bezalakoak ez diren arren laguntza mantentzen dela erakutsiz.

Erabiltzen dudan eta beti gomendatzen dudan estrategia nagusia ikasleekin konfiantzazko lotura ona ezartzea da. Zure ikasleengan konfiantza izan behar duzu zugan konfiantza izan dezaten. Konfiantza da gakoa: haien potentzialean sinesten badut, euren buruengan eta nigan konfiantza handiagoa izango dute, eta nire mezua eraginkorragoa izango da.

Bi emozio garrantzitsuenak jakin-mina eta konfiantza dira.

Eduki emozionala duen guztia garunak garrantzitsuagoa dela baloratzen du eta hobeto gogoratzen da.

Galdera: Motibazioak funtsezko zeregina du...

Ikasleak motibatuta daudenean, haien garunak dopamina askatzen du, eta horrek ikasteko plazerra indartzeaz gain, informazioaren atxikipena eta erronka berriei aurre egiteko borondatea hobetzen ditu.

Baina garrantzitsua da erronka horiek irisgarriak izatea, lorgarriak. Sorpresak eta berritasunak ere zirkuitu hauek aktibatzen ditu. Autonomia emateak, eta ikasleek erabakiak hartzeko aukerak, kontrol eta konpromiso sentimendua indartzen du. Horrez gain, esfortzua aintzat hartzeak, ez emaitzak soilik, eta giro emozional positiboa sortzeak, motibazioari eta ikasteko interesari eusten laguntzen du.

 

ITURRIA: David Bueno, neurohezkuntzan adituari elkarrizketa rtve.es atarian, 2025-02-22 ('EduCartagena 2025' jardunaldia. Neurozientzian, psikologian eta pedagogian adituak biltzen dituen ekitaldia, aurrerapen zientifikoak irakaskuntza-metodoak eta eskola-programak hobetzeko nola aplikatu eztabaidatzeko.)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Haurrak, haurrak...

Haurrak, haurrak...

Haurrekin euskal-dantzaren bidea eraldatzearen alde.

Pedagogiaren iturritik jasotako ekarpen eta argumentazio teorikoak bilduko ditut hemen.

Eman diezagutela argia, eta hausnarketa eragin...

Arduraduna: Patxi Montero