Dokumentuaren akzioak
Danspirenaika Arratian, Dantzaren Bidezko Bidaia Kulturala

Dantza tradizionalekin gozatzeko bidaia kulturala eta Pirinioetan barrena dantzan ikasteko aukera da Aiko Taldeak antolatzen duen Danspirenaika. 2024ko uztailaren 5, 6 eta 7an, Huescako Hecho bisitatu ondoren, iraileko azken asteburuan Erronkariko Izaba herrira heldu zen Danspirenaika hango Kurruskla taldeak gonbidatuta. Aurten ere, egongo da proiektu honetako parte izan, parte hartu eta gozatzeko aukera, apirilaren 4tik 6ra, Areatzan.
Danspirenaika Arratian-ek asteburu bateko ikastaroa baino zerbait gehiago izan nahi du: ezagutzak partekatzeko gunea izateaz gain, bizipenak, esperientziak, arazoak, konponbideak, lekuak eta abar partekatzeko gunea, hain zuzen ere. Pirinioetako kultura partekatzeko lekua da, musikari eta koreografiari dagokionez, interes berezia daukana. Horregatik, prestakuntza-saioak, eskolak eta tailerrak besteko inportanteak dira txangoak, plazako dantzak, eta abar. Ekimenak Areatzako Udalaren babesa dauka.
Hori horrela, Danspirenaika azoka bat bezala ikusten du Aiko Taldeak; elkartzeko eta trukatzeko gunea, askotan entretenimenduz eta dibertimenduz lagundua. Dantzazaleei zein profesionalei zuzenduta dago, eta, batez ere, herritarrei, gozamenerako eta dibertsio partekaturako konbite zintzoa baita. “Mendiak izan dira beti haranen arteko biderik laburrena, elkargune bat, ospakizun komun bat, jaia, erromeria eta dantza gunea, gure kultura partekatu dugun eta oraindik partekatzen dugun sozializazio gune nagusia. Danspirenaika proiektu parte-hartzailea da, eta dantzekiko dugun pasioa, gure hitzik gabeko komunikazioa, elkartzen gaituena edozein mugatatik harago, partekatzen saiatzen gara”.
Danspirenaika, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak kofinantzatutako proiektua da (https://www.euroregion-naen.eu/eu/)..
Danspirenaika asteburua, ikastaroak eta kultura partekatzeko gunea
Apirilaren 4, 5 eta 6an, Areatza dantza herrikoiaren kapitala bihurtuko da ikastaro, tailer, erromeria eta jai giroan. Hona hemen egitaraua.
Apirilak 4, ostirala
- 16:30ean, ongietorria. Areatzako herriko eskoletan.
- 17:00etatik 18:30era, Mutildantzak denontzat (Aiko).
- 18:30etik 20:00etara, La jota de Tafalla (Aiko).
- 22:30ean, Mazurka klandestinoa (Roberto Etxebarria).
Apirilak 5, Larunbata
- 10.00etatik 11.20era. Jauziekin jolasten (AIKO) AreatzaKo herriko eskoletan,
- 11.30etatik 13.00etara. La jota de Echo. (Silvia Marín, Patricia Lopez)
- 13etatik 15etara. Dantza Poteoa Jarauta69 Fanfarrea eta Bizkaiko gaiteruekin. Kalez kale, dantza eta kantuan. Gudarien plazan hasita.
- 15etan, Km0 bazkari herrikoia. Udaletxeko arkupetan. (eguraldiaren arabera, pilotalekuan) Prezioa, 26€ on line, 25€ Areatzako tabernetan. Menua: Patatak makailorekin eta txerri saiheskia txingarretan errea. Pantxineta.
- Bazkalondoan, kantaldi-dantzaldia, Argi Zameza, Jarauta 69, Bizkaiko gaiteruak, eta AIKO.
- 19etan. Erromeria Areatzako udal bandarekin.
- 22.30etan, Mazurka klandestinoa (AIKO)
Apirilak 6, igandea
- 10:00etatik 11:30era, Fórmulas rítmicas para bailar mejor (Luis Miguel Bajen, Aragoi).
- 11:30etatik 13:00etara, Jotak nahieran/Jotas a la carta (Aiko).
- 13:00etan, dantzapote/erromeria Aiko Taldearekin herriko plazan edo Eskoletako aterpean euria balitz.
Plaza mugatuak dira eta ikastaro guztietan parte hartzeko matrikula 50 eurokoa da.18 eta 30 urte bitarteko gazteek DEBALDE izango dute matrikula. Parte hartzeko online, helbide honetan izena eman eta ordaindu behar da: https://aikoeskola.eus/ekitaldi-egutegia/
OSTATU ESKEINTZA BEREZIA AREATZA HOTELEAN
Areatza Bainuetxeak egonaldi berezi bat eskaintzen du dantza asteburuan izena ematen dutenentzat, besteak beste:
• Logela bikoitzean lo egitea apirilak 4 (ostirala) eta apirilak 5 (larunbata) gauetan
• Ostirala 4 eta larunbata 5eko afariak
• Larunbata 5 eta igandea 6ko gosariak
• Igandea 6ko bazkaria (5ean bazkari herrikoia antolatu dugu)
• Zirkuitu termal bat bainuetxean
Logela bikoitza 294,82 € BEZ barne (147,41 € lagun bakoitzeko)
Gela hirukoitzak zein banakakoak, erabilgarritasunaren arabera mugatuak daude, eta horietan izena emateko 634 423 539 telefonora deitu behar da.
- Gela hirukoitza (bikoitza banakako ohe-sofa batekin) 416,54 € (138,84/3 lagun bakoitzeko)
- Banakako gela 209,40 €
Ostatuan izena emateko eta gela hartzeko: https://aikoeskola.eus/ekitaldi-egutegia/
Azken eguna hoteleko eskaintza honetan izena emateko: martxoak 31.
ARRATIAKO JOTEA DANONTZAT IKASTAROA
Areatzako jardunaldiaren aurretik, giroa berotzeko eta Danspirenaika Arratian ezagutzera emateko, Aiko Taldeak Arratiako jotaren gaineko dantza ikastaroak emango ditu igande arratsaldeetan, 18:00etatik 19:30era, Arratian. Igorren, martxoaren 9an; Diman, martxoren 16an; Zeanurin, martxoaren 23an eta Areatzan, martxoaren 30ean izango da ikastaroa.
Arratiako jota inguru askotan aspaldian hedatu eta zabaldu den etiketa bat da. Arratiako jotaren historia aztertu eta azaltzeko, eta batez ere tradiziozko dantza sueltoa sistematizatu eta hobeto ulertzeko proposamena da lau herritan emango den ikastaro hau. Fandango/jotaren egitura erritmikoak aztertu eta landuko dira, sortzeko eta inprobisatzeko bitarteko nagusiak eskainiz hurbiltzen diren ikasleei.
Ikastaroa debalde da baina aldez aurretik izena eman behar da 634 423 539 whatsappez Arratiako jotea danontzat ikastaroa jarrita edo bulegoa@aikotaldeda.eus helbidera idatzita. Ikaslearen izen-abizenak, telefono mugikorraren zenbakia eta emaila bidali behar dira izena ematerakoan. www.aikotaldea.eus webgunean aurkitu daiteke informazio gehiago.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...