Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Erre bonbilloa!

2014/11/04

Ezohiko hitzordua da goizeko bostak, lanerako behintzat. Baina hala tokatu zitzaidan urriaren 5ean Elorriora joan nintzenean. Urriaren lehenengo igandean ospatzen da Errebonbillo eguna, izen horrekin ezagutzen da urtero egiten den alardea.
Horrela ba, esnatu eta gosaltzea ere arraroa den orduan ...
Xanduli, manduli, kikirriki..... eman goxokiak guri!
2014/11/03

Halloween erauntsiari aurre egiteko modurik ez, eta gutxienez, zapalduko gaituen buldozerraren karrozerian marka txiki bat egiten saiatzea pentsatu dut. Seme-alabekin kontua aztertu ondoren eskatu nien gutxienez ez zezatela "truco o trato" formula amerikar-gaizki-espainolizatua erabili. Egin dir...
Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria
2014/11/03

Dirudienez, entseinaria da, maskaradetan aurkitzen diren bost aintzindarietatik, azkenik agertu den pertsonaia. Ez zuen lehen bralea eta karakoiltzea eramaiteko beste lanik eta hori, Basabürüan baizik. Dantzari trebea, bere bandera mugiarazi behar du etengabe, dantza urratsak batera egitean.
�...
Gure 7 dantzari Miarritzeko San Martin ezpata-dantzan
2014/11/02

Heldu den igandean, azaroak 9, karrikaratuko dute lehenbizikoz Miarritzen San Martin ezpata-dantza, San Martin egunaren bezperetan. Maritzuli konpainiaren ekimena bada ere, talde ezberdinetako dantzariak ariko dira dantzan, tartean Dugunako 7 dantzari: Iñaki Sagardoi, Itxaso Martinez, Aitor Aran...
Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an
2014/10/29

I. mundu gerran preso zituzten hango eta hemengo soldaduei kantuak grabatzen aritu ziren zenbait ikertzaile alemaniar. Tartean zenbait euskaldun, eta preso zuberotarrak gogotik erakutsi zuen herri kantari bateko semea zela. Errepertorio ederra kantatu zuen: Prima eijerra, goizian goizik jeikerik, a...
Urraska, dantza-jauzien partitura, bideo, doinu, liburu eta urrastegia sarean
2014/10/29

Dantza tradizionalaren ikasle eta zaletuentzat “testu liburu” erabilgarria izateko asmoz, 2010ean Aiko taldeak ekoiztutako lan pedagogiko-didaktikoa da Urraska. Agortuta dagoenez, Aiko taldea web bertsio bat osatzen ari da Urraskaren edukiak guztien eskura jartzeko asmoz bere webgunean.
...
Iurretako plazan tanboliñe dabil...
2014/10/27

Hamarkadak dira gure taldeak Iurretako dantzariekin harremanak dituela. Haiekin ikasi zuten gure aurrekoek dantzari-dantza eta haiekin berrikasi genuen guk ere, duela zenbait urte ya. Ta azken urtetan hara joan behar genuela dantzan, baina beti San Fermin txikiekin bat egin, eta ezin! Baina ilargia...
Elkarrizketa Halloween eta Arimen gauari buruz
2014/10/24

Elgoibarko Barren aldizkarirako Halloween eta Arimen gauari buruz elkarrizketa egin dit Ainhoa Andonegi kazetariak, eta 2014ko urtarrilaren 24ko 925. zenbakian argitaratu da . Emailez egin dugu eta nik jarritako guztia ez da kabitu astekarian, beraz, galdera guztiak ekarri ditut hona.
Negu...
Emakumeak protagonista ezpata-dantzan
2014/10/22

Egin genuen seigarrena ere, eta sekulako giroarekin gainera aurtengoa, eguzkia lagun atera baikinen ezpata, arkabuz, txistu eta abarrak eskuan. Meza nagusian, lau ezpata txikik dantza egin ostean Udalbatzako zenbait kide eta Udal Txistulari Banda lagun, tradiziozko ibilbidea osatu genuen Kalegoen p...
Jantzi dantza soinean
2014/10/18

Iaz kamiseta batzuk egiten hasi nintzen eta "La Tostadora" izeneko webgune batean salgai jarri . Denbora honetan hainbat marrazki egin (eta borratu) ditut. Horietako batzuk dantzarekin lotura zuzena dute eta agian dantzazaleren bati interesatzen ahal zaizkio. Beste zenbait tokietan agertu izan da ...