Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Telebista folklorikoa

2004/10/22

Telezaborra izeneko blog-ean ETB-ri kritika egiten zaio Ondorioa ondoko hau: Oso topikoa gertatuko da, baina egia da: kate hori folklorikoa da. Dantza lehiaketak, artzain txakurrak, esku pilota egunero, su artifizialak, Faltzeseko entzierroak... Joder! Pentsatze hutsarekin sutu egiten naiz. ...

Kultura Plana eta dantza (II)

2004/09/30

Kultura planaren liburuska irakurrita lehen iruzkin batzuk egitera nator orain. Behar, hutsune eta arazo batzuk antzeman eta horiek osatzeko eman daitezken urrats batzuk zeintzuk diren zehazteko balio dezakeela iruditu zait. Gero beste kontu bat izango da aurreikuspenak betetzen diren eta egitasmoa...

Kultura Plana eta dantza (I)

2004/09/30

Kulturaren Euskal Planaren aurkezpenean izan nintzen atzo. Jaurlaritzak kulturaren alorrean diharduen hainbat lagun bildu zituen ekitaldirako Bilboko Euskalduna jauregian. Kulturaren alor askotako ordezkaritza zabala zegoen han, 600 gonbidatu inguru omen ginen. Dantzarien ingurukoak ere baziren ze...

Klonak eta morrisak

2004/09/02

Ingalaterratik etorritako dantzariak zur eta lur geratu dira futbol zelaian milaka dantzari ikusita. Headcorn Morris-ak dira, Kent eskualdekoak, morris dantzariak beraz. Morris-ak 6-8 dantzarik osatutako taldetan dantzatu ohi dute, arropa txuriz jantzita, kolore biziko gerriko eta zintekin apaindut...

Akabo Jazzman-eko akondia berdeak

2004/08/02

Bukatu dira akondia berdeak Jazzmanean. Azken aldian gero eta aukera gutxiago izaten genituen hanburgesaren ogitartean jarritako oilasko paparra plantxan, pipar berdea, gazta, letxuga eta maionesa konbinazio ikaragarria gozatzeko, baina oraindik irekita harrapatzen genituenean ez genuen barkatzen. ...

Soka-dantza Azurtzan

2004/07/27

Toki ederra da Azurtza. Goimendi ere deitzen diote. Eibar, Elgeta eta Soraluze artean dago, eta administratiboki Elgetari dagokio. Honela ikusten da Eibar Azurtzatik.: Uztailaren 25a, Santiago eguna, auzoko jaiak ospatzen dira eta bertako ermita ederrera eraman gintuen Josuk soka-dantza egitera...

Morris dantzariak eta euskal dantzak

2004/07/10

Ez dut ezagutzen dantza munduan beren dantzen jatorriaz morris dantzariak baino jakinmin handiagorik duenik. XX. menderen hasieran morris dantzak ia erabat utzita zeuden Ingalaterran, baina Cecil Sharp eta beste ikertzaile batzuen ekarpenen ondoren beraiek "revival" bezala izendatzen duten berpizku...

Erromerien erokeria

2004/07/10

Argia, Oier Araolaza, 2004/07/09. Aurretik eta ondoren beste hainbat ekimen izan badira ere, nabarmendu nahiko nuke badirela ia 15 urte Gasteizko Folklore Eskolak hiri handi bateko plaza eder bat fandango, arin-arin eta larrain-dantzen dantzaleku bihurtzeko estrategia interesgarria bideratu zuela...

Oier Araolaza Arrieta

2004/04/22

(Elgoibar, 1972)

Elgoibartik Eibarrera, Eibartik Elgoibarrera, horrelaxe dijoa nire bizitza, eta beraz, erdibidekoa, Maltzagako naizela esan daiteke. Fisikoki Eibarren jaio arren, paperetan Elgoibarren inskribatu ninduten, eta han bizi izan nintzen 6 urtez, Eibarrera aldatu ginen arte. Bikot...

Harpidetu