Ekaina hastearekin, txikiak Portugaletera
Azkeneko urteetan bezala, Berriztasuna taldeak, Ekainaren 1ean Portugaleten ospatu zen Txikien XVIII Dantzaldira gonbidatu gintuen. Bertan taldeko txikiek Nafarroako zenbait dantza aurkeztu zituzten.


Goizean eta Portugaleteko karriketan zehar Lesaka eta Iruñeko jota dantzatu zuten. Arratsaldean aldiz Portugaleteko areto batean, Cortes eta San Blas egunean karrikaratu genuen Soka-dantza. Eguraldia lagun izan genuen eta gure txikiek (baita monitore zein musikariak) egun polita eduki genuen.
Esker bereziak Miriam Uria txistulariari egun hortan gure musikariak direnei laguntzeagatik.
