Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Baztan-dantza, bideo biral bat ziberespazioan kateatuta

2013/09/13

Gaur iritsi zait uda osteko lehen emaila txinatarrak euskal dantza egiten erakusten duen bideoarekin. Noizean behin gertuko zein urruneko lagun edo ezagun baten emaila jasotzen dut. Teklatuan dituen harridura keinu guztiekin batera, zur eta lur utziko nauen bideo bat bidaltzen didala esaten dit: "T...

La Vijanera, Kantabriako inauteri ikusgarria Eibarren

2013/09/11

Larunbat honetan, irailak 14, Kantabriako Silio herriko La Vijanera inauteri ikusgarria Eibarren izango da. Eibarko Kantabriako etxeak irailean antolatu ohi dituen festetan parte hartzera etorriko da Silioko inauteria.  Inauteri ikusgarria da La Vijanera. Urtarrileko lehen igandean ospatze...

Mintegia: Emakumeak euskal dantzetan

2013/09/10

Data: 2013ko irailak 28, larunbata Ordutegia: 10:00 – 13.00  Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia) Prezioa: Dohain Izena emateko epea: irailak 24 Mintegian izena emateko egin klik hemen Emakumeak euskal dantzetan Poliki-poliki ari zaizkie zabaltzen...

Euskaraz eta dantzan, Bietan Jarrai

2013/09/09

Euskal kulturgintzaren estrategia ildoetan dantza bigarren mailako jardueratzat hartzeak eragiten didan kezkaz aritu nintzen Argia aldizkarirako egindako azken kolaborazioan . Azkenean "Ez berbazkoak" jarri nion izenburua, baina zirriborroan "Bietan jarrai" idatzita izan nuen. Gero ez nintzen ausa...

Soberako Alardeak

2013/09/08

1) Hondarribian eta Irunen Aspaldian ez da giro: jende tropa bat, lerro luzeak, damak zaldian astiro... Fusilarekin apuntatuta oker egin dute tiro! Eskarmenturik ez dugu hartzen karramarroak berriro.   2) Zeren izenean alardeak? Nor edo zer gogoratuz? Historiako gauza hau...

Erriberako euskaldunekin, beste behin

2013/09/07

Aurten ere, eta badira 6 urte, Tuterako bestetan egon ginen dantzan, uztailaren 26an, Tuterako Beterri peñak gonbidatuta. Arratsaldeko bero sapa sahiestearren, 8ak aldera atera ginen dantzara Erriberako hiriburuko alde zaharreko kale estuetan barrena. Hala ere, beroa bero!

Badatoz Arrateko Amarek dantzak 2013

2013/09/06

Igandean, irailaren 8an, egingo ditugu Arrateko Amaren dantzak Arraten eta Arrate egunean. Abuztuko oporrak atzean utzi eta ensaiotan aritu gara aste honetan, eta Arraten bertan egindako azken ensaioaren ondoren dena prest dago iganderako. 65 ezpata-dantzari Urtetik urtera dantzari berriak estr...

2013ko San Ferminen kronika

2013/09/05

San Fermin txikietatik handietatik baino gertuago gaude, baina memoria pixka bat egin eta Iruñeko Ferietan bizitakoen kronikatxoa dakarkizuegu. Berandu gatoz agian, baina San Ferminak ere berandu hasi ziren eta ze arraio!

Igartzako dantzarien eguna

2013/09/03

Duela hilabete batzuk Beasaindik dei bat jaso eta Errosarioko Amaren ezpata-dantza bertara eramateko gonbidapena iritsi zitzaigun. Ezin ezetzik esan Aurtzaka dantza taldeko lagunei, beraz, larunbat honetan, irailak 7 Igartzako jauregiaren ondoan dantzatuko dugu. Igartzako dantzariak (Iña...

Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/02

Urtero bezala hainbat dantza talde atzerrian ibili dira euskal dantza nazioartean erakusten. Jakin dugu, adibidez Galdakaoko Andra Mari Frantzia aldean izan dela, Villabonako Oinkari Ingalaterran edo Bakioko Itxas-Alde Kroazian. Basque Dance marka zela eta zeresana izan genuen, eta 2013ko udan atzerrian izan diren dantza taldeen zerrenda egin nahi dugu. Non izan zarete uda honetan dantzan?

Harpidetu