Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Maridomingi Go Home!

2013/12/07

Gainean ditugu berriz ere gabonak eta baita data hauei dagozkien ohiturak eta mazapanak. Eta berriz ere helduko da Olentzero bere bertsio guztietan (baita Bizar-zuri euskaldun gisa ere) eta bere ondoan, gero eta gehiago, Maridomingi.

Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua

2013/12/05

XVI. mendeko Europako hainbat eskualdetako jantzi eta ohiturak erakusten dituen liburu ederra da "Jantzien kodexa". Espainiako Liburutegi Nazionalak digitalizatu eta sarean jarri du, eta bertako irudiez gozatzeko aukera dugu. Badira tartean, dantzako irudi ederrak. Frantzia, Ingalaterra, Holanda, Alemania, Espainia eta Ameriketako irudiak ageri dira besteak beste, eta baita "Nawarra" izenburua daramatenak ere. Hona horietako batzuk:

Haritzeko lagunekin 40. urteurrena ospatzen

2013/12/02

Gogotsu geunden Haritzekoek luzatutako gonbite hartan parte hartzeko: 40 urte dantza taldea sortu zela. Hauek ere hamaika izango dituzte kontatzeko...eta izan ditzatela, dantzatzeko! Azkenengo hotz eta euriek ez zuten Haritzeko lagunek antolatua zuten festara hutsik egin nahi izan eta, plazan aurre...

Likinkeriaren bitsa

2013/12/01

"Kazuelan erlea legez, mordo batean gizon eta andreak nahasian" deskribatu zigun dantzaldia Madariagak. “Mutilak eta neskak, guztiak, zintzotasuna galtzeko prest” joaten zirela festara. Mutilak neskaren aurrean “mila keinu indezente” egiten zituzten “hezi gabekoak, asto basatiak” ziren....

Ezpalak 2013. Eibarko emanaldiaren kronika

2013/11/26

Iruñean bezperan ikusitakoek, berriz ere aurtengo fricaseé doinuetatik abiatutako hango eta hemengo dantza sorta ederrari eman zioten bide Eibarren. Dantzak bakarrik ez, eguraldia ere berekin ekarri zuten dantzariek Iruñetik, eta giro paregabeak lagundu gintuen igandez ere.

Ezpalak 2013. Iruñeko emanaldiaren kronika

2013/11/26

Sorgin-dantzak eta enbor bereko ezpalak genituen aurtengo Ezpalak jaialdiaren gaia eta sorginez bete zen Iruñea, jaialdiaren larunbateko ekitaldian. Agian, haien sorginkeriari esker ateri mantendu zen arratsaldea, goiz bustiaren ondotik, eta behintzat aroaren kexurik ez genuen izan.

Lagun arteko ospakizuna

2013/11/26

Eguraldiak lagundu ez arren, aurpegi ona jarri eta Haritz dantza taldearen 40. urteurrena Elgoibarko Herriko Antzokian ospatu genuen. Talde lagunek ez ziguten hutsik egin, eta gainera sekulako maila erakutsi zuten oholtza gainean. Aurrez jakinarazi genuen bezala, Debako Gure Kai dantza taldek...

Besta Berri Zornotza eta Andoainen

2013/11/25

Ia urte bete pasa da joan den urteko abenduan, Bilboko Arriagan, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean eta Argia, Duguna, Haritz, Maritzuli, Xinkako eta Kezkako dantzarion parte hartzearekin. Denboralditxoa generaman berriz ikuskizuna taularatu gabe, maiatzaren 18an Euskal Jaien bueltan Eibarr...

XVIII Ezkaba mendiaren herri igoera: kronika

2013/11/15

Urteroko zita dugu Ezkaba mendiaren herri igoeraren osteko emanaldia. Aurtengoan, urriaren 27an taldeko txikiak izan ziren Udaletxe plazan Ezkaba mendia igo zuten mendizaleei harrera egiten.

40 urte lagunekin dantzan

2013/11/13

Urte osoa daramagu Haritz dantza taldearen 40.urteurrena ospatzeko ekintzak antolatzen. Urtero, dantza taldeak izaten dituen konpromezuez gain, pintzelada bereziez marraztu nahi izan dugu urtea. Horregatik, besteak beste, urtarrilean, Oier Araolaza ekarri genuen mozorroen inguruan hitz egiteko. O...

Harpidetu