Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea "Ehundurak" eta "huts - artean" dira Sortutakoak 6ko egonaldietarako aukeratutako proiektuak

Dokumentuaren akzioak

"Ehundurak" eta "huts - artean" dira Sortutakoak 6ko egonaldietarako aukeratutako proiektuak

Duela hilabete amaitu zen Sortutakoak 6 deialdian izena emateko epea. Aste honetan erabaki du epaimahaiak zein izango diren datozen hilabeteetan Dantzagunean egonaldi bat egingo duten proiektuak: Izaskun Lapazaren Ehundurak eta Ibon Salvadorren huts – artean, hain zuzen ere. Egonaldiaz gain, beren sormen-prozesua dibulgatzeko jarduerak egingo dituzte, eta udaberrian ikusi ahal izango dugu egindako lanketaren emaitza.

Hogeita hiru proiektu aurkeztu dira seigarren edizio honetara, eta aurkeztutako lanen batez besteko kalitate ona azpimarratu dute epaimahaiko hiru kideek: Iratxe Ansa koreografoa eta dantzaria, Olatz Azkue Zarauzko Udaleko kultur teknikaria eta programazio-arduraduna, eta Ana Remiro, dantzaren munduko hainbat alorreko profesionala.

Garapen luzeko bi proiekturen faseak prestatuko dituzte Sortutakoak 6 programako egonaldietan. Batetik, ikus-entzunezkoak eta testurak lantzen ditu Ehundurak proiektuak, hainbat materialek sortarazten dituzten emozioak eta plastikotasuna zehazki. Bestetik, Jorge Oteizaren espazioaren inguruko hausnarketa metafisikoei buruzko lana da huts – artean. Laguntza ekonomikoaz gain, aholkularitza teknikoa jasoko dute bi proiektuek, eta oraindik zehaztu gabe dagoen data batean egingo da erakustaldia.

Dantzagunetik eskerrak eman nahi dizkiegu partaide guztiei. Aurkeztutako proiektuen kalitate onarekin batera, proiektuon kopuru altua nabarmendu genuke, eta hainbatek adierazi digute egitasmo berriak dituztela pentsatuta datorren ediziorako. Dagoeneko prestatzen ari gara, eta aurrerago izango duzue horren berri.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...