Dokumentuaren akzioak
Guilcherri omenaldia Creteilen (1): Formazioa eta ikerketa hastapenak
Joan den irailaren 24 ean, Jean Michel Guilcher, Ikerlari eta Etnologoak, bere 100 urteak ospatu zituen. Euskal Herrian ezaguna da Iparraldean egindako ikerketa lanarengatik: 1968an Lapurdiko dantzei buruzko artikulu bat argitaratzeaz gain, 1962 eta 1976 artean Baxe Nafarroan, Xiberoan eta Biarnon egindako ikerketa 1984an argitaratu zuen, Tradition de danse en Béarn et Pays Basque français izenarekin. Iparraldeko dantza tradizioaz egina izan den ikerketa garrantzitsuenetariko bat da lan hori. Baina bere obra Euskal Herrian egin duenaz baino askoz zabalagoa da, Frantziako herrialde desberdinetan egindako lanari esker eta egindako lan pedagogikoarekin.
Horretarako, bere ikasle ohiak, etnologoak, historialariak, dantzaren ikerlariak, edota dantzariak diren bere lagunetariko batzuek bere jubileu zientifikoa antolatu nahi izan dute. Omenaldi hori bi partetan antolatu zen, lehenik Creteil-en (Val de Marne – Frantzia) Urriaren 18an, eta bigarren partea, azaroaren 14an eta 15ean Brest hirian ( Finistere – Frantzia). Beraz, 40 bat lagun hurbildu ziren Créteil hirian, Val de Marne départamenduko artxibo zentroan. Tokia ez zen inorakorik gabe hautatua izan. Han, Tradizio popularraren artxiboak gordeta daude eta beraz Jean Michel Gulcher-ek berak egindako lanaren parte garrantzitsu bat.
Ongi etorriko kafea eta gozakeriak irentsiak izan zirenean, ekitaldia hasi zen. Etxekandereak, Marie Andre Corcuff, Departamenduko artxiboen lehendakariak, ongi etorria ospatu zigun eta hasierako diskurtsoa egin zuen. Jean Michel Guilcher ez zen bertaraino etorri, batez ere bere adinak ez diolako aukera uzten. Baina bere hiru haurrak, Yvon Guilcher, Naïk Riviart, eta Mone Guilcher bai gure artean ziren. Azken honi eman zion hitza presidenteak, Monek bere aitak idatzitako eskutitz bat irakurtzeko. Honetan, bertan bildutako lagun guziak eskertzen zituen eta barkamenak eskatzen zituen ezin baitzuen gure artean izan, besteak bete.
Horren atzetik hitza hartu zuen Marie Barbara Le Godinec, Kultur Ministerioko eta CNRS-eko ethnomusikologoak, ikerketaren munduan Le Doc izendatzen duten Jean Michel Guilcherren lanak eta ibilbidea hitz zonbaitetan gogorarazi zigun. Lehendabiziko mintzaldia emaiteko François Gasnault-ek mikrofonoa hartu zuen:
François Gasnault ( Kultur Ministerioa – CNRS): "Les mentors et les pairs: un formation buissonnière".
Presentazio honetan, Jean Michel Guicher-ek bere lanean eta bere bizian zehar ondoan ukan dituen aholkulariak, kideak eta maisuak ezagutarazi zizkigun. Gauza asko oroitarazi edo ikasi zituen entzulegoari:
Hasiera batean Jean Michel Guilcher ez zela batere ikerlaria izatera dedikatzen gogoratu zigun. Pariseko zientzia fakultatean naturalista ikasketak egin zituen. horretaz aparte, aspaldidanik dantzaren gustoa zuen, eta dantza herrikoiak interesa berezia merezi zuela pensatzen zuen jadanik gazte zenean, sekula pensatu gabe haiek izango zirela geroan eramango zituen ikerketa guztien gai nagusia.
1936ean hasi zen, oraindik bere emaztea ez zen Hélène Guilcherekin batera, Alick-Maud Pledge dantza maisu inglesaren klaseak segitzen. Miss Pledge-k (1893 – 1949), Dantza, Finlandia eta Dinamarkako gimnastika, erritmoa eta mugimenduaren analisia irakasten zuen. Jean Michel Guilcher dantzari moldatu zuen lehena eta seguraski bakarra izan zen.
Gerla hasi zenean Guilcherek William Lemit ezagutu zuen, hura musikologoa eta pedagogoa zen batez ere. Berarekin "Mouvement Jeune France" sortu zuen, Pedagogia eta haurren hezkuntzaren alde dokumentazioa biltzeko asmoa zuen elkartea. Hor egin zuen bere lehen inkesta 1940-1941ean, Pirinioetan eta Bigorren, Haurren hezkuntzarako baliagarria zen materia aurkitzeko.
1942an bere bizian aunitz kontatu zuen pertsona ezagutu zuen. Hau da Paul Faucher. Berak sortu zituen "les éditions du Père Castor" (1-10 urteko haurreri dedikatzen den argitaletxea) urte batzuk lehenago. Guilcheren lanak ezagutuz berarekin lan egitean proposatu zion 1942 argitaratzaile gisa, dantza eta haur ipuinen inguruko lan pedagogikoa egiteko. Urte batzu geroago, 1948an Paul Faucherk Pedagogia zuzendari izendatu zuen. Momentu berean, jende askok jakin gabe, bere ikerketa lana hasi zuen Bretañan inongo laguntzarik gabe.
Beste pertsona garrantzitsua Guilcherren lanean Paul Delarue izan zen. Haur historien espezialista zen Delarue eta Guicher asko lagundu zuen herri-hezkundeari buruzko lanetan batez ere.
Egindako lanen ondorioz eta batez ere baliatzen zituen metodologien ondorioz, Jean Michel Guilcher 1956 ean sartu zen CNRSean ( Centre National pour la Recherche Scientifique – Ikerketa zientifikoaren zentro nazionala). Hor bere ondoan izan ziren Georges Henry Rivière, Roger Lecoté, edo Claudie Marcel-Dubois etnomusikologoa, ahantzi gabe Patrice Coirault musika frantsesaren espezialista eta Van Gennep Folklorista famatua.
Harrigarria beraz, hasiera honetan ikasi duguna Jean Michel Guilcheren biziari buruz, eta tokian tokiko ikerketaz gain egin duen lanaz batez ere pedagogia mailan.
Guilcherri omenaldia Creteilen: Kronika atalka
-
Jubile Scientifique de Jean-Michel Guilcher 2014ko urriak 18, Creteil. Programa
- 1. Formazioa eta ikerketa hastapenak
- 2. "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat"
- 3. Seme-alabek ekarri zuten dantzaren irakaskuntzara
- 4. Desagertu den gizarte bat dantzan
- 5. Dantzaren historia eta gizartearen bilakaera
- 6. Tradizioa: taldea eta norbanakoa, iraupena eta aldaketa
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Jon Iruretagoyena
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen
- Oier Araolaza on Guilcherri omenaldia Creteilen (2): "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat" 2015/01/08
- Aitor Sorazu on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03
- Aritz Ibañez Lusarreta on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03