Dokumentuaren akzioak
Guilcherri omenaldia Creteilen (3): Seme-alabek ekarri zuten dantzaren irakaskuntzara
Philippe-Etienne Raviart-i (Atelier de la Danse Populaire) hitza eman zioten Jean Michel Guilcherren omenez Creteil-en egindako jardunaldian 2014ko urriaren 18an, eta berak Jean Michel Guilcher-en dantza irakasle ibilbidea kontatu zuen bere ohizko ikasle ikuspuntutik:
Jean Michel Guilcher eta dantzaren irakaskuntza: aspaldiko dantzari gazte baten testigantza
Umore sorta batekin hasi zuen bere hitzaldia Philippe-Etienne Raviart-ek. Jendea harriturik utzi zuen esatean Jean Michel Guicher-ek dantzaren irakaskuntza berriz hartu bazuen, dena VIII. mendean hasi zela. Noski, musulmanek ez bazuten Espaniako peninsula inbaditu VIII. mendean ez zen Errekonkistarik izango eta horren ondorioz Konpostelara erromesaldirik ez. Preseski, 1961ean Naïk Raviart, Yves Guilcher, haien lagun batzuekin Konpostelako bidean zirenean, gauetan zenbait dantza erakusteko aukera ukan zuten. Horrek haien lagunei dantzarako interesa eta ikasteko gogoa sortarazi zien. Haien bidaietik itzultzean beraz, seme -alabak, aitarengana joan eta dantzaren irakaskuntzan berriz hasteko konbentzitzea lortu zuten. Beraz Guilcher haurrak, haien lagunak, eta bakoitzak ekarritako beste lagun bat, anai, arreba, edo familiako jendeaz osatutako talde bati dantza klaseak berriz ematen hasi zen Jean Michel.
Bere kursoaetara zonbait ikerlari eta bere ikasleak ere hurbiltzen ziren. Pertsona bizi eta disdiratsua, dantzari aparta izateaz gain, agintaritza, zorroztasuna baina argitasun handiko dantza-maisua zen. Bere ikasleak berehala menpekotasun egoera batean emaiten zituen benetako plazer bat har zezaten. Eskolatik ateratzean, larunbata arratsaldetan (garai hartan Frantzian Osteguna zen ikasleen pausa eguna) egiten ziren dantza klaseak irri eta umore oneko giroan. Musika ahotsarekin emaiten zuen Maisuak, noizean behin semeak, Yvon-ek, txistuka. Kanpoan zenean, bere emazteak, Hélène Guilcherek, hartzen zuen Maisuaren tokia. Poliki garatzen zuen errepetorio sinple bat irakasten zuen bere klaseetan, dantza herrikoiak eta tradizionalak batez ere, baina dantza kantatuak ere. Azken finean dantza klaseak, kantu klaseak ziren ere. Berpizkundeko dantzak, kontra-dantza ingelesak, dantza-jauziak ere bai, ez zituen ez dantzak irakasten. Berak dantza egiten irakasten zuen.
1961-1965 artean eman zituen dantza klaseak, 1968ean bere haurrek segida hartu baino lehen eta "l'Atelier de la danse populaire" (Dantza herrikoiaren tailerra) ohizko dantza eta dantza herrikoiaren ikerketa eta irakaskuntzarako elkartea sortu zuten. Jean Michel Guilcher ohorezko lehendakaria da.
Goizeko ekitaldia bukatzeko Martine Segalek (Pariseko Unibertsitatea – antropologia irakaslea) Jean Michel Guilcherek CNRSean egin duen ibilbideaz laburpen bat eman zigun, eta batez ere Georges-Henri Rivière-kin ukan duen lan harremana eta "Arts et traditions populaires" (Arte eta ohitura herrikoiak) museo-laboratorioan egindako lan sakona aipatuz.
Guilcherri omenaldia Creteilen: Kronika atalka
-
Jubile Scientifique de Jean-Michel Guilcher 2014ko urriak 18, Creteil. Programa
- 1. Formazioa eta ikerketa hastapenak
- 2. "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat"
- 3. Seme-alabek ekarri zuten dantzaren irakaskuntzara
- 4. Desagertu den gizarte bat dantzan
- 5. Dantzaren historia eta gizartearen bilakaera
- 6. Tradizioa: taldea eta norbanakoa, iraupena eta aldaketa
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Jon Iruretagoyena
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen
- Oier Araolaza on Guilcherri omenaldia Creteilen (2): "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat" 2015/01/08
- Aitor Sorazu on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03
- Aritz Ibañez Lusarreta on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03