Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jon Iruretagoyena Guilcherri omenaldia Creteilen (6): tradizioa: taldea eta norbanakoa, iraupena eta aldaketa

Dokumentuaren akzioak

Guilcherri omenaldia Creteilen (6): tradizioa: taldea eta norbanakoa, iraupena eta aldaketa

Guilcherri omenaldia Creteilen (6): tradizioa: taldea eta norbanakoa, iraupena eta aldaketa

Creteil, 2014-10-18. Argazkia: Jon Iruretagoiena

Jean Michel Guilcherren omenez Creteilen ospatutako jardunaldia bururatzeko Jean Jacques Casteret eta Nicole Belmonten mintzaldia izan genituen. Jean Jacques Casteret-ek ( Pabeko unibertsitatean ikerlaria) Pirineoetako kantu polifonikoaz mintzaldi oso zorrotz eta zientifikoa egin zuen.

Zirkulu batetik bestera: Mendebaldeko Pirinioen eta antzinako nekazal ingurunearen adierazpen musikal kolektiboa

Casteretek aitortu zuen bere lanei ekin zienean Guilcherren bidea gurutzatu beste aukerarik ez zuela izan, ez baita garai honetan garrantzia handiagoa duen lanik. Urte askotan kantu polifonikoa ikertu ondoren, bere lana parekatu zuen Guilcherrek koreografia mailan lehenago egin zituen gogoetekin. Hona nola parekatu daitezkeen Pirineoetan aurkitzen dire branleak eta kantu berezi horiek:

Bai dantzan eta bai kantuan, tokian dauden guziak taldean sartzeko parada daukate. Ezkontza batean dauden jende guztiak adibidez, plazan dagoen pertsona bakoitza. Dantza eta kantua gizartearen berreraikitzeak dira. Braleak botere handia dauka. Bere baitan guztiak biltzen, lotzen eta berdintzen ditu. Kantua konparatu daiteke bi aktibitateek maila sozialak nahasteko duten indarrean. Antolatzen denean, kanpotik argiki ezagutzen ahal diren talde hertsiak sortzen dira. Kantu polifonikoa eraikuntza gizatiar eta mistikala da. Jendeak ber helburuarekin biltzen ditu, eta tokikoen gaitasunak baliatzen ditu, bai taldearen indarra eta bakoitzaren berezitasuna.

Ahozko transmisioa, oroimena eta asmatzearen artean: Aldaeratik kutsatzera, interferentziatik eboluziora

Eguna bukatzeko, Nicole Belmont Artropologia irakasle eta ikerlaria entzun ginuen. Bere ahots apalaz berak ere mintzaldi zientifiko zorrotza eskaini zion entzulegoari. Jean Michel Guilcher en obra baliatuz, tradizioaren esanahia esplikatzen saiatu zen, dagoeneko 1989an aurkeztu zuen lan batean oinarrituta. Hona kontatu zituen informazioen laburpena:

Tradizioan, pertsonak, asmatzen eta proposatzen du, taldeak aldiz, baieztatzen eta hautatzen du. Taldeak berriz, bariazio indibidualaren indarra orekatzen du, ez dadila taldearen adierazpena trabatu, hau baita tradizioaren bihitza bera. Tradizio hitzak, aldi berean bere praktika eta bere ondorioak izendatzen ditu, aldi berean bere errepertorioa eta honen transmititzeko ahalegina. Tradizioa den ohitura soziala berritzailea eta kontserbatzailea da. Garapen aktibo bat jasaten ahal duen forma dinamikoa eta indar dinamikoa da tradizioa, eduki berriak, elementu zaharragoekin batera antolatu eta harmonizatu egiten dituenak.

Azken ekarpen honekin eguna bukatu zen Créteil-en. Giro alai batean joan ginen denak partaide guzien argazki bat ateratzea ahantzi gabe. Ethnologoa, dantza maisua, pedagogoa, dantzaria, eta nork daki zenbat beste titulu merezi dituen oraindik Jean Michel Guicherrek.

Guilcherri omenaldia Creteilen: Kronika atalka


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.