Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jon Iruretagoyena Guilcherri omenaldia Creteilen (2): "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat"

Dokumentuaren akzioak

Guilcherri omenaldia Creteilen (2): "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat"

Jean Michel Guilcherri 2014ko urriaren 18an Creteilen eskainitako omenaldi zientifikoaren bigarren mintzaldia Jean Fraçois Marchat-k (Limoges-eko Unibertsitatea) egin zuen. Berak Bereziki Guilcherek gazteriari dedikatutako liburuak eta batez ere Père Castor Edizioetan egindako lan pedagogikoa aztertu zuen.

Jean Fraçois Marchat: Jean Michel Guilcher,  Pedagogia Ingeniaria Pere Castor mintegian

Paul Faucher-ek eragin handia izan zuen Jean Michel Guilcheren ibilbidean. 1932tik aintzina, Flamarrion edizioetan gazteriarentzat egindako liburu, historia, eta idatzi pedagogikoak argitaratzen dituen "Les édition du Père Castor" sortu zuen Faucherrek. Guilcherren lanak ezagu zituenean, berarekin lan egiteko gogoa ukan zuen eta haien arteko lehen harremanak 1941. urtean hasi ziren. Faucher-k eskatu zion haurreri dantza irakasteko liburu bat egitea. Baina Guilcherren erantzuna ezezkoa izan zen eta erantzun hori egin zion: "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat. Dantzaren irakaskuntzak gizakiz gizaki harreman bat eskatzen du". Urte bat geroago Faucher-ek argitaratzaile bezala hartu zuen Guilcher Père Castor edizioetan dantza eta haur ipuinen inguruko liburu pedagogikoak egiteko. Bere lana ez zen ez mehea izan:

Dantza eta jokoak:

  • Dix danses simples des Pays de France choisies pour la jeunesse
  • Jeux de nourrice

Ipuinak eta kontuak :

  • Bernique
  • Les deux bossus
  • Le violon enchanté
  • Le singe et l'hirondelle
  • Amo le Peau Rouge
  • Mangazou le petit Pygmée
  • Jan de Hollande
  • Bête comme une oie

Idatzi horiek tresna pedagogiko bezala baliatuz, Bigarren Mundu Gerla bukatu zenenean, Paul Faucherek eta Jean Michel Guilcherrek elkarrekin sortu zuten "L'atelier du Père Castor" izeneko eskola. 1946tik 1962ra bi helburu ukan zituen eskola horrek; alde batetik argitaratuak izanen ziren lan guztiak zuzenean haurrekin kontaktuan eman. Bestetik, hezkuntza berri bat proposatzea, nun mugimenduaren eta musikaren irakaskuntza beste irakaskuntzen aurretik egina den.

Sei-zazpi langilez osatutako talde pedagogikoa izendatu zuten beraz eta 1948an Jean Michel Guilcher pedagogia zuzendaria izendatua izan zen, eskolan dantza klaseak emaiteaz gain. Argitaratu baino lehen Père Castor edizioetako lan guziak haurreri presentatuak izaten ziren eta bertako irakasleek, haurren erantzunak aztertzen zituzten eta edizioaren parte egiten zituzten.

Eskola pribatua zen, dohainik ez zena noski, baina haurreri askatasun handia uzten zien bizitza sozialaren ezagutza ekarriz. Hala zioten gure artean zirenetarik, eskola hori ezagutu zutenak, bai Guilcher seme-alabak, baita Gerda Muller margolaria, Guilcheren hainbat lanen ilustrazioa egin zuena. Paul Faucherren adina aintzina zihoan eta 1962an ateak itxi behar izan zituen beste era bateko eskola horrek.

Hona berriz Jean Michel Guilcher en obraz gutxi ezaguna den beste parte bat.

Dokumentuaren akzioak

2015/01/08 12:01
Arrazoi du Guilcherrek, "dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat", baina hala ere... zenbat ikasten den dantzaz liburuetan eta zenbat ikasi dugun gure dantzetaz Guilcherren liburuetan! ;-)

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.