Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek

2013/11/12

Egipto, Grezia eta Erromatar garaiko irudietatik hasita gaur egunekoetara, dantzaren historia eta mundu zabaleko hedapena ezagutzeko irudi bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek. Eskulturak, margoak, ontziteriako dekorazioak, mosaikoak, grabatuak, ilustrazioak eta irudi mota guztietan agertutako 5.000 dantza irudi baino gehiago ikus daitezke The Orchesis Portal izenekoan.

Dantza Coliseoan: Ertza: Act of God

2013/11/07

Ertza: Act of God 2013ko azaroak 15, ostirala, 20:30etan Juan Sebastian Bach-en musika darabil Asier Zabaletak lan honetan sinesmen erlijiosoei buruzko gogoeta egiteko. Dantzaren plazer fisiko eta estetikoaz haratago, dantza gogoetarako tresna moduan darabil Ertza konpainiak. Harkaitz Can...

Arrateko dantzak Iruñean leku eginez

2013/10/29

Iruñeko Duguna taldeko lagunek, Aldapako San Ferminen ezpata-dantza plazaratu zutela bosgarren urtea betetzen zela eta, gurekin batera ospatu nahi izan zuten seinalatutako asteburuan bertara dantzara gonbidatuaz. Bigarrenez irailean Arrate egunez egin beharreko lanak eskaintzeko aukera izan genuen...

Aldapako San Fermin 2013: txiki baina handi

2013/10/26

San Fermin Aldapakoaren Ezpata-dantza plazaratu genuenetik bosgarren aldia genuen aurtengoa eta data borobill hori nolabait ospatu nahi izan genuen xumeki. Kontua da azkenean gauza batzuk eta besteak pilatu zitzaizkigula eta galtzak bete lan ibili ginen asteburu osoan.

Luzaideko Bolant-eguna dantzatuz

2013/10/17

Aurreratua zen bezela, Miguel Angel Sagaseta ezin izan genuen fisikoki geure artean izan Loiolako (Donostia) Dantzagunean haren osasun egoera ahulak ez baitzion utzi. Nolanahi ere, beste ezertan hasi aurretik, hari 2011 urtean dantzan.com-eko lan-taldeak egindako elkarrizketa argitaratu gabearen bideo zati bat ikusteko beta izan genuen.

Hitzaldi-dantzatua: Nondik nora? Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historia

2013/10/13

Nondik nora? Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historia Jon Iruretagoiena Maritzuli konpainia Data:  2013ko azaroak 16, larunbata Ordutegia:  10:00 – 13.00  Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14, 20014 Donostia) Prezioa:  15 € Izena emateko epea:  Azaroak 12...

Urbeltzengandik Bentaberri Zuritz eta Nafarroa Behereko dantzak

2013/10/10

Berriz ere Loiola auzoko (Donostia) Dantzagunean izan genuen hitzordua, oraingoan baina, dantzarako egokitutako areto nagusian. Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregik 1970 urtean Faustin Bentaberri Zuritzi ikasitakoaren testigantza zuzena jaso eta praktikatzeko aukera izan genuen. Parte ...

Emakumea euskal dantzen itzaletatik argitara

2013/10/08

Txiki gelditzekotan izan zen Donostian Loiolako Dantzaguneko aretoa. Gaiak jakinmina sortua zuen: Emakumea euskal dantzan. Ezertan hasi orduko, entzulegoaren emakumezko gehiengoak zer pentsatua eman zigun. Aretoaren egokitzapen beharrak bukatu eta motz gelditu ziren hiru bat orduz jardun zuten Oier...

Oraingoan ez dira izan lorontzi

2013/10/04

2006. urtean gure taldea Eibarren eta Basaurin dantzan egitera gonbidatu zuten. Bi kasuetan, Beasaingo tradiziozko dantzak erakusteko izan zen gonbidapena, eta bertara eraman genituen Loinazko Ezpata-dantza eta Soka-dantza. Orduan, gure artean hainbat gora-behera eta txantxa-trukea ibili genuen, m...

Ostarteak zabalak dira gero Arrate gainean

2013/10/04

10:55 Argazkia egiteko ordua dugu. Dantzari gehienak prest daude. Iñaki eta Felipe, argazkilariak udalekuko terrazako atean daude. Kezkatuta begiratzen dute kalera. Euri fin eta itsaskorrak dirau, azken orduetan bezala. Kalabobos famatua. Eta ez du trazarik atertzeko. Erabakiak hartzeko unea da. A...

Harpidetu