Ostadar Dantza Taldearen Gabonetako emanaldia datorren larunbatean, hilak 27, Beasainen
Aurtengo Gabonetan ere, Ostadar Dantza Taldeak euskal dantzen ikuskizuna eskainiko du Beasaingo Usurbe antzokian. Ikuskizuna datorren larunbatean, hilak 27, izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarreren prezioa 5 eurotakoa izango da. Ohi bezala, aurtengo ikuskizunean ere, Euskal Herriko t...
Aurtengo Gabonetan ere, Ostadar Dantza Taldeak euskal dantzen ikuskizuna eskainiko du Beasaingo Usurbe antzokian. Ikuskizuna datorren larunbatean, hilak 27, izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarreren prezioa 5 eurotakoa izango da.
Ohi bezala, aurtengo ikuskizunean ere, Euskal Herriko txoko ezberdinetan aurki daitezkeen eta historikoki garrantzia izan duten dantzak eskainiko ditu Ostadar Dantza Taldeak. Urtero legez, Beasaingo Goizeresi Txistulari Elkartearen laguntzarekin osatu dute ikuskizuna.
Ostadar Dantza Taldeak ikuskizunera etortzeko gonbidapena luzatzen die herritar denei zein euskal dantzetan interesatuta dauden guztiei.
Informazio gehiago nahi izanez gero zein dantza taldearekin harremanetan jartzeko, hauxe da euren kontaktua: ostadardt@gmail.com