Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Nafarroa Oinez 08
Duguna - Iruñeko dantzariak
2008/10/20
Alpargata batzuen pausoekin hasi zela Nafarroa Oinez, hori omen dio gaurko egunkari batek. Izan ere atzokoan lanak bikoiztuta izan genituen. Alde batetik gure taldeko 3 dantzarik, Jaso ikastolako ikasle oihak, dantzatu zuten irekiera ekitaldian, Oberena dantza taldeko beste bi dantzarirekin batera....
San Fermin txiki 08 + Axerien ezteiak Antion
2008/10/17
Aurten, irailaren 25 eta 26ko asteburuan ospatu dira San Fermin txikiak. Polemikaz zipriztindurik heldu dira aurten ere, Iruñeko udalak edo alde zaharreko jai batzordeak, zeinek antolatuko festak (auzokideek antolatu dituzte jaiak azken 30 bat urteotan). Ika-mikak ika-mika, guk igandeko prozesioa...
Duguna 2008ko Urretxuko Euskal jaian
2008/10/07
Aspaldian geunden zorretan Urretxuko Lurra taldekoekin. Izan ere Euskal Jaian parte hartzeko hainbat gonbite egin izan dizkigute 2006. urtean Ablitas-en elkarrekin dantzatu genuenetik , baina San Fermin txikiekin bat egiten zuenez egunak, ezinezkoa izan dugu, aurten arte. Hartara, irailaren 21ean,...
Ezpata-dantzak axerien ezteietan
2008/10/03
Antzokiek berez magia berezia badute, zer esan Antio moduko baseliza ederra antzoki bihurtuta? Ikuskizunik gabe ere gustura egon daiteke bat bertan eserita, harriei eta egurrei begira.
Antioko musika zikloaren 25. urteurrena ospatzeko " Ezpata-dantzak eta Ezteiak " ikuskizuna zuzendu zuen Juan Ant...
Felix Bergarari omenaldia Azitainen
2008/10/03
Felix Bergara apaizak 40 urte bete ditu apaiz egin zenetik Azitaingo bere lagun eta auzotarrek omenaldia egin zioten pasa den irailaren 28an. Andoni Altzibar txistulari, Iñaki Barua atabalarekin, eta Enrike Izagirre dantzari, ezpata-dantza dantzatu zuten mezan eta Agurra eskaini zioten irteeran
...
Haritz eta Kezka Aiastian, 2008ko San Migeletan
2008/10/01
Aspaldiko urteetan ohiko emanaldia du Haritz-ek Elgoibarko Aiastia auzoan, San Migel jaietan eskaini ohi duena. Iaz bezala, aurten ere beraiekin batera dantza egitera gonbidatu gaituzte elgoibartarrek.
Auzoko dantzariek, sanmigeldarrek hasi zuten emanaldia agurra dantzatuz. Ondoren Kezkako d...
Zeraingo Elizan
2008/09/30
Berezia gertatu zen joan den irailaren 19an Zerainen egin genuen emanaldia. Berezia dantzatzeko lekua, berezia zeraindarren harrera beroa.
Herriko eliza eskaini ziguten eskenatoki moduan, eta gustora aritu ginen bertan, soinu baldintzak edota espazioa bera moldatzeko lanak eman bazizkig...
A wonderful team from the Basque Country
2008/09/26
Stephen Corrsin, nazioarteko ezpata-dantzen inguruko ikertzaile eta adituak, maiatzean York-en ospatu zen Sword Spectacular jaialdiaren kronika idatzi du AMN aldizkarirako, eta Kezka dantza taldearen aipamen berezia egin du. "Euskal Herriko talde zoragarria" eta "beraien dantza ikusgarria zen" id...
Ezpata-dantzak eta ezteiak Zumarragan
2008/09/26
Ezpatek eta axeriek bat egingo dute igandean Zumarragako Antioko baselizan. Antioko musika zikloaren 25. urteurrena ospatzeko "Ezpata-dantzak eta Ezteiak" ikuskizuna eskainiko da Juan Antonio Urbeltzen
zuzendaritzapean. Zumarragako ezpata-dantza eta Arrateko ezpata-dantza, biak ikusi ahal iz...
Arratetik Igartzara ezpata-dantzan
2008/09/24
Arrate egunaren ondoko lehen igandea Kofradia eguna izaten da Arraten. Irailaren 14an egokita da aurten, eta igande horretan emanaldi bikoitza egokitu zaingu. Izan ere, orain urtebete Aurtzaka dantza taldearen eskutik Igartzako dantzarien eguna jarri zen abian Beasainen. Kofradia eguna Arraten Bat...


