Bakailaoaren kofradiako ohorezko kide

2008/12/15
Eibarko Bakailaoaren kofradiak bere 15. biltzarra ospatu zuen azaroaren 24an. Hamabost ekitaldi horietan guztietan izan gara Kezkako dantzariak handik eta hemendik etorritako bestelako kofradia 2008-11-23_Kofradia-Bakalao_OA 060 gastronomikoei ongi-etorrian dantzatzen. Aurten, Kezka dantza taldearen 50. urteurrena dela eta, kofradiaren ohorezko kide izendatu gaituzte.

Antxon Narbaiza idazlea, Ana Ramos ETBko aurkezlea eta Kezka dantza taldea izan dira aurten Eibarko Bakailaoaren Kofradiako ohorezko kide izendatutakoak. Aiert Ibarbia eta Malen Ulaziak izan ziren gure ordezkariak, eta beraiek parte hartu zuten Portalea kultur etxean burutu zen protokoloan. Urte askotako ohiturari jarraituz Enrike Izagirrek dantzatu zien agurra ohorezko kide berriei. Bazkari ederrarekin borobildu zuten ekitaldia.
Ekhi
Ekhi
2008/12/15 14:07
Hori bai ohorea hori!!!!

aupa Aiert! edarto geratzen jatzu kofrade jantzixa!!!

Zorionak Kezka!
Josu Mendicute (Ustekabe)
Josu Mendicute (Ustekabe)
2008/12/15 22:59
Aupa Kezka, zorionak ta segi horrela!