Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak 60. urtez dantzan

Dokumentuaren akzioak

60. urtez dantzan

San Saturnino (edo San Zernin) egunean, azaroaren 29.ean, atera ziren Iruñeko udal dantzariak 60. aldiz dantzara Iruñeko karriketan barna. Izan ere, 1949ko San Saturnino egun batez eman zituzten haien lehen dantza urratsak dantzariok. Ibilbidea gora-beheratsua izan den arren, oraindik ere beste horrenbeste egiteko gogoa du taldeak.





Urtero bezala, goizean goiz atera ginen udaletxetik San Zerningo elizaraino, erraldoi eta kilikiak, udal txistulariak, Pamplonesa musika banda eta enparauak lagun genituela. Igor Campos izan zen buruzagi eta Hasier Moreno banderari. San Saturninoren (Iruñeko patroiaren) irudia kalera atera eta prozesioa egin ostean, hamaiketakoa hartugenuen. Mezaren (hamaiketakoaren) ostean, berriz ere udal plazara abiatu ginen han dantza emanaldia egiteko. Neskek Jaurrietako neska-dantza egin zuten eta mutilek berriz, Otsagabiko dantzak.

Emanaldiaren ostean, urteroko dantzari eta dantzari ohien bazkaria egin genuen. Aurtengoa data bereziagoa izanik, jendetsuagoa izan zen eta 1949. urteko lehen prozesio hartan ateratakoetatik batzuk lagun izan genituen.



Giro ederrean iragan zen eguna (eta gaua).

Asteburu luze berezia

Ez genuen hala espreski antolatu, baina hurrengo egunean, azaroaren 30ean, Axeri-Boda, Juan antonio Urbeltzen ikuskizuna Iruñean egitea egokitu zitzaigun, Argia, Kezka eta Haritz-eko lagunekin batera. Berezia da ikuskizun honetan parte hartzea, baina are bereziagoa etxean eskaintzea. Horrek ematen duen poztasun eta urduritasunarekin aritu ginen dantzan Gaiarren. Bukaeran Argiako lagunek detailetxoa izan zuten gurekin eta hemendik zinez eman nahi dizkiegu eskerrak.

Baina sorpresak ez ziren hor bukatu. Izan ere, abenduaren 1ean Euskadiko Orkestrak kontzertua eman baitzuen Iruñeko Baluarten. Bertan jotakoen artean, Javier Bello Portu-ren Lantzeko ihauteria lanaren estreinaldia. Bello Porturen lan ezagunenetakoa omen da, eta 1951. urtean, Iruñeko udal dantzariek Iruñeko Orfeoiarekin eta Santa Zezilia Orkestrarekin batera emaniko Duguna izeneko ikuskizunerako espreski sortu zuen. Bertan egoteko aukera eman ziguten Orkestrakoek eta hori ere zinez eskertu nahi diegu.









Egun horretan Adrián Garcíak ateratako argazki sorta hemen.


Dokumentuaren akzioak

Veronica
2008/12/31 13:01

Irteera erraldoirik gabe, jejeje. Berandu atera ginen autobus geltokitik eta ezin genuen zuek lagundu 60. irteeran. Kale Nagusian harrapatu zintuztegun. Hau pena!!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.