Coliseo antzokian aurkeztu zen Axeri-Boda
Abenduaren 13ean iritsi zen Juan Antonio Urbeltzen Axeri-boda ikuskizuna Eibarrera. Argia dantzari taldeak zuzenduta eta Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka dantza taldeetako dantzariekin osatutako ikuskizunak ortzadarraren azpian ezteiak ospatzen dituzten azerien inguruko atsotitzak ditu abiapuntu.
Hain zuzen ere horren inguruan hitzaldia eskaini zuen abenduaren 11an Argiako Iñaki Arregi dantza-maisuak, Argia taldearen ibilbidea eta bere azken ikuskizunaren inguruko xehetasunak azalduz.
Coliseo antzokia bete egin zen Axeri-boda ikusteko eta bero txalotu zuen dantzarien eta musikarien lana. Urriaren 11an Mungian, azaroaren 16an Andoainen eta azaroaren 30ean Iruñean, Gayarre antzokian aurkeztu ondoren iritsi da Axeri-boda Eibarrera.
Iñaki Zugastik egindako argazki batzuk hemen:
Hain zuzen ere horren inguruan hitzaldia eskaini zuen abenduaren 11an Argiako Iñaki Arregi dantza-maisuak, Argia taldearen ibilbidea eta bere azken ikuskizunaren inguruko xehetasunak azalduz.Coliseo antzokia bete egin zen Axeri-boda ikusteko eta bero txalotu zuen dantzarien eta musikarien lana. Urriaren 11an Mungian, azaroaren 16an Andoainen eta azaroaren 30ean Iruñean, Gayarre antzokian aurkeztu ondoren iritsi da Axeri-boda Eibarrera.
Iñaki Zugastik egindako argazki batzuk hemen: