Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta Zergatik egiten ote dugu dantzan?

Dokumentuaren akzioak

Zergatik egiten ote dugu dantzan?

Jatea gustuko dugu janariak ematen digun energiarik gabe ezingo ginatekeelako bizi. Sexua atsegin dugu horri esker gaudelako hemen. Baina zergatik egiten dugu dantzan? Eduard Punset idazleak Lawrence Parsons neurozientifikoa elkarrizketatu du berriki, "Redes" izeneko bere saioan. Parsonsek dantza-musika eta gizakiaren arteko harremana aztertzen du. Punsetek hori galdetu dio: zergatik atsegin du gizakiak dantzan egitea?

Lawrence Parsons Sheffieldgo (Inglaterra) Unibertsitateko neurozientifikoa da eta dantzatzera zerk bultzatzen gaituen ikertzen du, besteak beste. Urrian, Eduard Punset idazle eta zientzia dibulgatzaileak elkarrizketa interesgarria egin dio Espainiako telebistako "Redes" bere saioan, musika eta dantzari buruz. Bertan hitzegindakoetatik batzuk bilduko ditugu hona.

Dantzak hobe egiten gaitu

Berriki musikaren erritmoa mugimenduekin jarrai dezakeen txori espezie batekin hainbat saio egin dituzte. Baina hori kenduta, gizakiok soilik dugun ahalmena da dantza egitea. Taldean egiten dugu gainera, horrek modu egokiagoan bizirauten laguntzen digulakoan. Izan ere, kohesioa eragitea da dantzaren dohainetako bat. Dantzan ari garenean gainontzekoen eta gure emozioek bat egiten dute. Horrek taldea emozionalki konektatua egotea ahabidetzen du, dantzan ari diren pertsonak batuz.

Gainera, norberarendako ere onuragarria da dantza. Haur garelarik erraztasuna dugu erritmoak barneratzeko. Dantzan goiz hasteak, musika eta dantzatik kanpo ere gaitasun intelektual handiagoetara eramaten gaitu. Dantzak hobe egitan gaitu, beraz.

Emozioa eta komunikazioa

Emozioa hainbatetan aipatzen du Lawrence Parsons-ek. Dantza egitea emozionalki onuragarria bada ere dantzatzeko emozioei eusten ikasi behar du dantzariak. Dantzan ari garenean oina leku jakin batean jarri beharko dugu, besoa jarrera zehatz batean... emozioei eutsi ezean ezinen genuke hori egin, kontrola galduko genuke. Dantzariak ezin die emozioei ihes egiten utzi, horiek kontrolatu behar ditu baina nolabait simulatu ikuslearengana hel daitezen.

Parsons-en arabera gizakia da komunikatzeko bi modu (musika-dantza eta hitzezko lengoaia) dituen izaki bakarra. Loturik leudeke gainera, hotsa, hitza, erritmoa eta dantza. Adimen trebetasuna garatzeko ere balio omen du dantzak. Oroimena trebatu egiten dugu dantzan eta konzentratuta egonagatik ere, aldi berean bi-hiru gauza egiteko abildadea garatzen du dantzariak.

Elkarrizketa ingelesez egin zion Punsetek Parsonsi eta gazteleraz bikoiztuta dago. Hemen duzue ikusgai. Gaztelerazko transkripzioa ere eskura duzue hemen.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.