Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Aurreskua Cadiz-en: horrela ikusten dituzte gure dantzak kanpoan?

2016/03/15

Erne ondoko bideoari. Cadizeko dantza ikasle gazte batzuk dira, dantza ikasketen 5. mailan euskal dantzak landu behar izan dituzte eta hauxe da emaitza. Aitor Alavak jaso du bere blogean eta horren bidez izan dugu bideo honen berri.
Baztan-dantza txinatarra
Orain urte batzuk famatu b...
Luzaideko Bolant egunean nesken parte hartzea zein izan behar den erabakitzeko galdeketa egingo da
2016/03/14

"Neskek dantza taldean parte hartzearen alde zaude? Hala bada, nola jantzita?". Horrelako galderak erantzun beharko dituzte Luzaiden bolantetan nesken parte hartzea zein izan behar den adosteko egingo den herri galdeketan.
Orain arte emakumeek "Neskatoak" paperean zenbait dantzatzan bakarrik p...
Lehen zartakoa: bi pitzadura Gipuzkoako dantzen tradizioan
2016/03/11

Lau hilabetetan sakabanatuta, liseriketa egin ahal izateko saio batetik bestera hilabeteko tartea hartuz joan da aletzen Gipuzkoako dantzak, jatorria, estiloak eta bilakaera izeneko ikastaro edo desikastaroa Dantzan Ikasin. 2015eko azaroaren 21ean egin genuen lehen mintegia Gipuzkoako Dantzagunea...
Bestondo Elizondon
2016/03/10

Sanferminen ondoko bihotzerrea oraindik gainditu gabe, berriz bestara gonbidatu gintuzten Elizondon. Eta guk baietz. Uztailaren 19arekin Baztandarren Biltzarra antolatua zuten eta beste hainbat eta hainbatetan bezala, gustu handiz abiatu ginen Baztango hiriburura.
Eguraldi bera ere alde (zaparra...
♫ Iruñeko ferietan, iragan Sanferminetan...♬
2016/03/09

Zaldi kontuak ez ditugu aipatuko baina bai joan den urteko Sanferminetako gure peripeziak.
Hasteko, Sanfermin bereziak izan zirela esanen dugu. Maiatzeko hauteskundeek oso bestelako udala utzi ziguten Iruñean eta hori arnastu egiten zen hiri buruzagian. San Ferminetan ere beste giro bat antzema...
Argazki erreportaia
2016/03/04

Dantzaldia Txertubirekin Elgetako Espaloia Kafe Antzokian (2016-02-28): argazki erreportaia argitaratu du Goienak.
http://goiena.eus/debagoiena/1456843237712
Herrixa Dantzan ekimena / Laguntzailea: Elgetako Udala ...
Grabitazio-uhinak dantzan
2016/03/04

Duela ehun bat urte-edo, Albert Einsteinek erlatibitatearen teoria ezaguna formulatu zuen. Espazioa eta unibertsoa azaltzeko hainbat hipotesi bota zituen. Teoria osatzeko, grabitazio-uhinak aurkitzea falta zen. Duela gutxi aurkitu dituzte zientzialariek, eta egon badaudela badakigu.
Duela hogei ...
Pandangolari azkarra
2016/03/02

"Andre txarraren bentajak" izeneko bertso sorta Frantzisko Petrirena Rekondo "Xenpelar"-ek (Errenteria, 1835-1869) jarria da. 1859an Mari Joxepa Retegirekin ezkondu zen Xenpelar , hiru alaba izan zituzten, baina 1869an, gazte (34 urte zituen Xenpelarrek) eta hiru alaba umezurtz utzita (3 urte ...
Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten
2016/03/01

Asteburu honetan Zuberoan izan gara Idauzeko herriak gonbidaturik. Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko Johañe Etxebest-ek antolaturiko Maskatrük ekimenean parte hartu dugu. Programa honen xedea, bi herrietako dantza taldeen arteko trukea egitea izan da. Larunbatean dantza ikastaldia egin genuen e...
Gipuzkoako dantzen emanaldi monografikoa eskaini du Goizaldik
2016/03/01

Donostiako Goizaldi dantza taldeak Gipuzkoako dantzen sorta du bere ardatz nagusitzat, eta tarteka, osoki Gipuzkoako dantzez osatutako emanaldi monografikoa eskaintzeko ohitura izan du. Azken aldiz 1977an eskainia zuela eta 38 urtere ondoren, 2015eko hondarrean ere halaxe egin du, hain zuzen ere 20...