Dokumentuaren akzioak
Dantzaz konpainia Sorkuntza Koreografikorako Nazioarteko Gunea izango da hemendik aurrera
Dantzaz konpainia Sorkuntza Koreografikorako Nazioarteko Gunea izango da hemendik aurrera. Orain arteko jardueran urrats bat gehiago eman, eta tokiko eta nazioarteko bazkideekin sare zabala eratu dugu. Hamabi koreografok egonaldiak egingo dituzte urtero Gipuzkoako Dantzagunean; haietako sei Euskal Herrikoak izango dira, eta beste sei nazioartekoak.
Bertakotzat hartzen ditugu Euskal Herrian bizi diren koreografoak, baita bertan jaiota, atzerrian lanean ari direnak ere. Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia Kultura, Tabakalera, Azkuna Zentroa eta Malandain Ballet Biarritzekin elkarlanean, sei egonaldi egingo ditugu beste hainbeste koreograforekin. Astebeteko iraupena izango duten laborategiak izango dira, eta 15-20 minutuko piezak sortuko dituzte hutsetik Dantzazeko dantzariekin.
Gainerako sei egonaldiak atzerriko koreografoekin egingo ditugu. Arnas luzeagokoak izango dira, bi eta lau aste bitartekoak. Egonaldiotan egindako sorkuntzen helburua da amaitutako piezak sortzea, eta gure bazkideekin ditugun elkarlan-akordioen ildotik, Euskal Herrian eta Europan aurkeztuko ditugu.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
dantzaz
Dantzarako garapen-elkarte gisa, Dantzazek enplegua eta profesionalizazioa sustatzen ditu sektorean, sorkuntza koreografikoaren, ikerketaren eta berrikuntzaren bidez. Ordaindutako egoitza artistikoak eskaintzen ditu eta publiko berrientzako bitartekaritza-proiektuak sortzen ditu. Gipuzkoako Dantzagunean eta Agustinak Zentroan da egoiliari, eta tokiko eta nazioarteko erakundeekin lankidetza estuan dihardu, proiekzio komunitarioa bultzatuz eta dantzaren sektorea indartzen lagunduz.