Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Etor Gorroño

Orain arteko erantzunak

Etor Gorroño on Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928

2015/11/19

Oier, azalpen luzea zurea eta orokorrean adoz nago.

Gure inguruan, Durangaldean, ikuspegii diferenteak ditugu Ezpata Dantzaie edo Dantzari Dantzaieri buruz hitzegiterakoan, eta beti agertzen da esaldi potolo bat "guk beti holan egin dugu edo hemen beti holan egin da" baina zuk esaniko moduan, orokorrean dantza eta nola ez gure inguruakoari ere tokatzen zaio, anitza da, eta bideo hau ikustea gustatu zait.

Ni ez naiz honen edo bestearen kontrakoa, agian dantza talde desberdinetan dantzatu eta ikasiagatik, dantza guztatzen zait eta honetan beti ere, ondo egiten den bitartean, hemen dago mamia, niri danak guztatzen zaizkit. 1920 berrizko dantza talde hau bikaina da, azkenengo dantzaria 2:27tik azkenera doana ikusten badozu, puntapijue eiterakoan ez dau artazirik egiten eta grabiletie argi atzean marketan dau, eta nozki zuk esandakoak argi eta garbi aurrean egiten du, besteek esango nuke ezetz, baina niretzako dana ondo dago, mamira joanda, ondo dantzatzen dutelako zortziek!

Ondo izan

Etor G.

Etor Gorroño on Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928

2015/11/18

Bideo interesagarria. Nik lau puntu gehiago azpimarratuko nituzke
1. Punta pijue eitteko edo eta botetako era (zuzena)
2. Grabilletie (aurrean barik, atzean egiten dute)
3. Janzkera, ez daramate txalekorik, gaurko Berrizko dantzariek bai.
4. Materiala: Ezpata eta makila, luzeak.

Pena ez izatea dantzari dantza osoa.

Etor Gorroño on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Ederto Oier. Ia argitzen den kontua. Besarkada haundi bat,

Etor Gorroño on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

parkatu. Gaizki jarri dut helbidea. Textua ipintzen dizuet.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere jaioterrian egin zituen musikako lehen ikasketak, Seber Altube idazle eta filologoa irakasle zuela. Bartzelonara joan zen ondoren eta kontrapuntu, fuga eta musika tresnen egokitzapenerako ikasketak egin zituen. 1920 urtean Gernikako Musika-Bandaren zuzendari izendatu zuten eta horretan hainbat sari irabazi zituen. Euskal Herri osoan zehar arrakasta handia izan zuen Elai-Alai dantza taldea sortu zuen. Taldeak antzezturiko obren artean baziren Olaetak berak konposatuak: Meza Osteko Jaya, Donibane Gaba, Estei-taldea, Kandelario, Agate-Deuna eta Jaun Zurian Zinegitea, besteak beste. Frantziako eta Belgikako hiri garrantzitsuenetan egin zituen emanaldiak Olaetaren Elai-Alai dantza taldeak. Geroago Miarritze, Baiona eta Donibane Lohizuneko Euskal Dantzetako Akademien zuzendaria izan zen. 1950. urtean, Victor eta Lourdes seme-alabekin, Olaeta Balletak dantza taldea eta eskola sortu zituen Bilbon. Taldeak Madril, Bartzelona, Bilbo eta Oviedon antzeztu ditu euskal musikagileen (Aita Donostia, Uruñuela, Aranbarri, Guridi) obrak eta euskal kutsuko musika: Aurresku de anteiglesia, Cortejo suletino o Mascarada suletina, Sagar-Dantza eta abar. Ballet honek Europako (Londres, Amsterdam) eta Ameriketako (Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Venezuela, Puerto Rico, Jamaika) hiri nagusietan jarduteko kontratuak izan zituen 1965 eta 1967 urteetan.

Etor Gorroño on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Hor dozue apaimena. Londresen dantzatu zuten ere.

Etor Gorroño on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Nire ustez, Balet Olaetakoak dira. Bilbotarrak

Etor Gorroño