Dokumentuaren akzioak
Hormek Diote - Haatik
Haatik Dantza Konpainiak Hormek Diote ekimenaren helburuak jarraituz, Horma ezberdinetan egindako muraletan oinarritu eta bizikidetza ardatz izan duten bost sorkuntza aurkeztuko ditu. Dantza, kaleko arte bezela ere aldarrikatuz.
2015eko urte amaieratik oso izaera eta lengoaia ezberdineko hiru dantza-sortzaile elkartu ziren proiektu hau aurrera eramateko. (Vitali Safronkine (www.vitalisafronkine.com) , Iker Arrue (www.aidoproject.com) eta Aiert Beobide (www.haatik.com) Hauetako bakoitzak ikuspegi pertsonal batetik abiatuz gure gizarteak elkarbizitzeko dituen konplexutasun eta gabezietaz hausnartu eta konpainiako dantzarien bitartez agertzeko erronka izan du.
Horma bakoitzak duen proposamen artistikoan oinarritu dira bere piezak osatzeko. Hauen inguruko biztanleriaren eta eraikinen berezitasunak kontuan hartu dituztelarik.
Guztira Pascal Gaignen musikarekin sortutako 5 koreografia labur izango dira.
*Donostia 2016ko Bakearen Itsasargiak, Ereiten kultur zerbitzuaren ekimenari esker antolatutako egitasmoa.
Fitxa artistikoa:
Zuzendaria:
Aiert Beobide
Koreografia:
(Vitali Safronkine (www.vitalisafronkine.com) , Iker Arrue (www.aidoproject.com) eta Aiert Beobide (www.haatik.com)
Musika:
Pascal Gaigne (www.pascalgaigne.com)
Dantzariak:
Anne Jauregi, Irati Sorondo, Itziar Dohyarzabal, Nerea Ezenarro, Nagore Zabala, Iker Sanz, Iñigo Etxeberria eta Aiert Beobide.
Jantzi aholkularitza:
Ramon Garcia
Haatikeko ekoizpen arduraduna:
Iurre Aranburu
Dokumentuaren akzioak