Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Euskal Dantza Tradizionaleko XLII. ikastaroa

2019/09/17

BIZKAI euskal folklor elkarteak , Euskal Dantza Tradizionalaren XLII. ikastaroan parte hartzeko aukera eskaintzen dizu. Aipaturiko ikastaroari datorren urriaren 14an emango diogu hasiera eta 2020ko maiatzaren 6an bukatuko dugu. Lan egitasmoa Euskal Herriko herrialde batzuetako Dantza Tra...

Lizartzan dantza-soka parekidea plazaratu dute

2019/09/16

Lizartzako jaietan neska eta mutilek osatutako soka atera dute.  Sagrarioko Amaren jaietan dantzatzen den dantza-sokan duela hamasei urtetatik hartzen dute parte emakumeek. Ordutik urte batean gizonezkoek eta hurrengoan emakumezkoek txandaka dantzatu izan dute. Dantza-soka, L...

Soka-dantzan hasi dugu ikasturtea

2019/09/16

Merezitako oporren ostean eta jada bainujantziak lehortzen utzita...bueltan gara berriz!  Irailaren hasierarekin bat dator eskola materialaren berritzea, hortaz, gure espartinak atondu eta urtero bezala, Batasunaren Pribilegioko emanaldiarekin eman diogu kurtsoari hasiera. Aurtengoaren prest...

Euskaltzaindiaren Mendeurreneko Erromeria

2019/09/15

Hilabete barru amaituko dira Euskaltzaindiak bere mendeurrena gogoratzeko antolatu dituen ospakizunak. Hain zuzen, urriaren 5ean, Gipuzkoako Foru Aldundiko jauregian egingo den ekitaldi instituzionalarekin itxiko da urte beteko jarduna. Aurretiaz, baina, mendeurreneko erromeria herrikoia antolatu d...

Mutil-dantza parekideak ez direnak gero eta urriago dira Baztanen

2019/09/13

Mutil-dantzetan bazterketarik gabe dantzatzeko ohitura gero eta ohikoagoa da, nahiz eta oraindik izaten diren zenbait unetan emakumerik gabeko mutil-dantzak antolatzeko ahaleginak. Baztango plaza gehienetan neskek zein mutilek dantzatzen dituzte mutil-dantzak azken urteetan. Elizondoko jaiet...

Zumitz-dantzak josi du Igartzako Zaldikoa

2019/09/11

Kofradiaren legeei jarraituz, joan den larunbatean gure dantza-liturgia beste urtebetez gehiago bete genuen. Badirudi 100 dantzarien segizioa eta ezpata-dantza sendotzeko bidean gaudela, kopuru horretan baikabiltza azken urte hauetan. Egurats eta giro distiratsua, kolore eta argi ederrekoa piztu...

San Bartolome eguneko Soka-dantza

2019/09/11

Urtero lez, abuztuaren 24an,  San Bartolome egunez, Haritz Euskal Dantzari Taldeak Soka-dantza plazaratu genuen. Taldeko lau dantzarik meza nagusian Jaunaren aurreko ezpata-dantza dantzatuz ekin zioten egunari, ondoren alkatearekin buru soka-dantzari ekiteko. Aurtengoan Amaia Loiolak hartu z...

XXXIII. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2019/09/11

Beste urte batez Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatu genuen uztailaren 19an. Aurtengoa XXXIII. edizioa izan da eta Haritz Euskal Dantzari Taldeaz gain, Sri Lankako Sama Ballet eta Tahitiko Hey Show Tamure dantza taldeak izan genituen ikusgai.  Herrialde bakoitzak tradiziozko beren d...

II. Aurresku txapelketa Ordizian

2019/09/10

Ordiziako Udala  eta  Euskal Dantzarien Biltzarra EDB rekin elkarlanean, bigarren urtez aurresku txapelketa mixtoa jokatuko da Ordizian. 14 dantzarik hartuko dute: Alazne Ramos (Lasarte Oria) Maddi Etxeberria (Asteasu) Nahia Lopez (Legazpi) Irati Olaizola (Legazpi) Maitane...

Euriak ilundutako ezpata-dantza Elizondon

2019/09/05

Uztailaren 27an ezpata-dantza egitera gonbidatu gaituzte Baztandarrak taldekoak Elizondoko festetara eta pentsatu dugu ezin zitekeela udaldia bukatzeko emanaldi ederragorik. Imajinatu dugu banderaren-dantza Txokotoko zubi gainean, zortzikoa Jaime Urrutia karrikan barna eta ezpata-dantza osoa Foruen...

Harpidetu