Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Dantzapoteoa ikasturtea agurtzeko

Dokumentuaren akzioak

Dantzapoteoa ikasturtea agurtzeko

2020/06/15 12:49

Koronabirusa dala eta, 2019-2020 ikasturte hau berezia izan da: ordenagailu aurrean dantzan bukatu dugu eta buruan genituen hainbat egitasmo hankaz gora. AIKO Taldetik gure eskuetan zegoen guztia egin dugu elkarrekin dantzan jarraitzeko, eta alde onari begira, dantzakide berriak aurkitu ditugu Catalunya, Asturies, Lombardia edo eta Buenos Airesen, adibidez.

Datorren ikasturtean zuekin dantzan jarraituko dugu Bilbon, Donostian, Durangon, Gernikan, Lekeition, Markinan, Galdakaon, Bermeon... eta online dantzan egiteko bidea ireki dugunez, internet bidez ere hor jarraituko dugu modu profesional eta antolatuago batean.  Edozein kasutan, elkarrekin dantzatuko dugu, batera edo bestera. 

Datorren larunbatean, ekainaren 20an, ikasturteari agur esateko Dantzazale egun ederra antolatuta geneukan Lizarran, Taller de Danza Popular de Tierra Estellako lagunekin, bertoko Udal Musika Bandarekin Dantzapoteoa, bazkaria Navarra jatetxean, erromeria Los Llanos parkean, ETB grabatzen... Atzeratu behar izan dugu, baina ahal denean plana berreskuratzea adostu dugu bertako lagunekin. Bitartean, nolabait elkarrekin ikasturtea agurtzeko, Online Dantzapoteoa antolatu dugu: datorren larunbatean, ekainak 20, 13:00tan elkar ikusteko plana, tragutxo bat hartuz eta 4 dantza eginez (jauzi pare bat eta jota pare bat). Non? Hemengo helbidean klikatuz:

https://meet.jit.si/Dantzapoteoa

*Ordenagailuan bazaude loturan klikatzea nahi izango duzu. Mugikorrez eta tablet bidez bazaude agian meet.jit.si apliazioa beharko duzu. Eta nabigatzailea aukeratzeko modurik baduzu, Google Chrome hobeto moldatzen omen da kontu honetarako. Animatu!

Ba hori, esandakoa, datorren ikasturtean nola edo hala elkarrekin dantzan egingo dugu, eta datorren larunbatean, ekainak 20, 13:00tan DANTZAPOTEOA!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...