Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Gipuzkoako Ondare Saria 2023: Ikerfolk-Argia

Ikerfolk-Argia proiektuaren eta lantaldearen ibilbide eta ekarpen oparoa saritu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailak 2023ko Ondare Sariaren bidez. Juan Antonio Urbeltzek (1940) eta Marian Arregik (1944-2018) gidatutako lantaldeak 60 urteko ibilbidean kultura ondarea babesteko, ikertzeko eta zabaltzeko egindako lana goraipatu eta eskertu du Gipuzkoako aldundiak. Bellota Herramientas lantegiari aipamena egin zaio ekitaldian sarien epai-mahaiak horrela adostuta. Uneotan Koldo Mitxelena kulturgunearen egoitza den Donostiako Santa Teresa komentuan egin da sari-ematea. Goizane Alvarez Irijoa Kultura Diputatuak eman dio saria Ikerfolk-Argiari eta Juan Antonio Urbeltzek jaso du lantaldearen izenean musika, jantzi, kantu eta dantzaz jantzi den ekitaldian. Oskar Alegriak egin du Ikerfolk-Argiaren goraipamen hitzaldia, Ihitz Iriart aritu da kantari eta Enrike Izagirrek egin ditu aurkezle lanak. Gipuzkoako Ondare Saria, Gipuzkoako Kultura saila, Ikefolk-Argia Ondare Saria, Donostia, Santa Teresa komentua, 2024-01-17.

Dokumentuaren akzioak