Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Miarritze: Dantza Maisuak jardunaldia

Dokumentuaren akzioak

Miarritze: Dantza Maisuak jardunaldia

2025/03/21 12:20

Dantza Maisuak jardunaldia antolatu du Miarritzen Maritzuli konpainiak. Pasa den larunbateko hitzaldi, tailer eta ikuskizunean Proventzako eta Euskal Herriko dantzek dituzten antzekotasunak konparatu eta armadako dantza-irakaskuntzak utzitakoa agerian jarri da. Bi hitzaldirekin hasi da eguna; dantzaren irakaskuntza militarraz aritu da Jon Iruretagoiena eta Probentzako dantza-maisuez Alain Jourdan. Teoriatik praktikara salto egin eta Ruth Boncompagni dantza-maistrak eskola-praktikoa eskaini du Proventzako karaktere-dantzen zenbait mugimendu irakatsiz. Jarraian, Maritzuliko Jon Iruretagoienak eta Jon Olazkuagak Zuberoako dantza-teknikara lehen hurbilketa eskaini dute. Eguna borobiltzeko, Dantza Maisuak ikuskizuna eskaini da Gare du Midiko Gamaritz gelan. Dantzaren irakaskuntza militarraren arrastoa eta dantza-teknika jasoa dituzten tradizioak eszenaratu dituzten hainbat taldek: Proventzako La Capouliero (Martigues) eta La Poulido de Gémo (Gémenos) eta Euskal Herriko Maritzuli Konpainia (Miarritze), Añorgako dantzariak (Donostia, Gipuzkoa) eta Muskildiko dantzariak (Zuberoa) aritu dira.

Bideoan martxoaren 15eko ekintzen irudiak jaso ditugu, baina egitarau zabala antolatu du Maritzulik. Asteburu honetan izango dute jarraipena jardunaldiek, Jon Iruretagoienaren eta Xabier Itzainaren hitzaldiekin, eta hurrengoan itxiko da programazioa Mikel Sarriegiren eta Michel Duverten hitzaldiekin. Bestalde, Miarritzeko Historia Museoan Maritzuli Konpainiak prestatutako "Jantzi militarra Euskal herriko tradizioetan" erakusketa dago ikusgai; Euskal Herriko tradizioetan ageri diren janzkera militarraren aztarnak erakusten ditu erakusketak.

Irudiak: Oier Araolaza. Dantza Maisuak jardunaldiak, Miarritze, 2025-03-15.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.