Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Amaia Elizaran: Block

Blokeatu, oztopatu, galarazi, geldiarazi, bakartu... Block lana aurkeztu du Amaia Elizaranek Dferia azokan. Blokeoak galarazi egiten dio norbaiti bere bizitza normal egitea, eta modu bat baino gehiagotan eragin diezaioke. Gizakiok, aldika, ezin izaten dugu adierazi erraz geure burua, eta zail egiten zaigu gauzen zentzua aurkitzea. Amaia Elizaran eta Leire Otamendi ditugu eszenatoki gainean dantzan. Elizaranek azaldu digunez piezaren lehenengo zatian blokea indibidualak irudikatu nahi dituzte, blokeo pertsonalak. Bigarrenean, berriz, bi dantzarien artekoak. Oholtza gaineko blokeo fisikoen bitartez eragin nahi die ikusleei, taula gaineko mugimenduak norbere blokeoekin erlazionatzera bultzatuz. Elizaranek zuzendu badu ere koreografia, bi dantzarien arteko elkarlana izan da eta Marti Güellen laguntza ere jaso dute azken ukituetan. Belako musika taldeko Lander Zalakainen musika erabili dute. Irudiak: Eire Vila. Amaia Elizaran, Block, Dferia, 2019-03-11.

 

Dokumentuaren akzioak