Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Ezkoze 1991 Jauzien topaketa

1991an Ezkozen (Agaramonte) jauziak berreskuratzeko egin zuten topaketako zenbait irudi ditugu bideo honetan. Lehenengo minutuetan Motchico (Mutxikoak) dantzatzen Orioneko Loustaunau-Larrue anaiak eta, lehen planoan (kamaratik gertuen) Ezkozeko Alexis Lavielle (Amikuzeko Ilharre-tik ikasia 1934an) ageri zaizkigu. Seigarren minutuan berriz ematen dute Motchico, baina bi taldetan antolatuta, urrats segidetan ezberdintasunak nabarmentzeko. Borobil handian Orioneko dantzariak, eta hiruko borobil txikian Bastidaxarreko Milhet senar-emazteak (urrats emalearekin batera). Lo Larèr elkarteko azalpenek diotenez (bideoan bertan irakurgai), azken hauek Saint Dos-eko urrats segida jaraitzen dute, Baxe Nafarroako Amikuzekoaren berdintsua. Ezkoze, Saint Dos eta Bastidaxarre Baxe Nafarroako mugatik gertu omen daude, eta Orion, aldiz, Biarno barneralderago. Horrela arrazoitzen dute. Irudiak: Ezkozeko Lo Larèr elkartea 1991. Dantzariak: Orioneko Loustaunau-Larrue anaiak, Ezkozeko Alexis Lavielle, Bastidaxarreko Milhet senar-emazteak. Musika: "Sauts biarnes de l'arribèra" CD-tik (Menestrèrs gascons)
Iturria: https://taicousi64.wordpress.com/saut-escos-orion-labastide-vche/ Jauzien ohitura berreskuratzeko topaketa, Ezkoze, 1991.

Dokumentuaren akzioak