Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Altsasu: inauteria 2015

Gaur dute egun handia Altsasun, inaute asteartearekin batera ateratzen baitira momotxorroak. Baina horiek ez dira Altsasuko inauterietako pertsonaia bakarrak, hala azaltzen du Amaia San Migelek bideoan, besteak beste akerra, maskaritak, Juantramposoak, sorginak, bi idik tiratzen duten goldea eta momotxorroekin batera Altsasuko inauterian agertzen diren gainontzeko mozorroak aipatuz. Arratsaldean kalejira egingo dute Altsasuko inauteriko pertsonaia guztiek eta momotxorroen dantza dantzatuko dute behin eta berriz kaleetan. Irudiak: Eire Vila. Altsasu, inauteriak, 2015-02-17.

Dokumentuaren akzioak