Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Gregoire Muriel Corbel: Phalene

Gregoire Muriel Corbel dantzaria ageri zaigu irudiotan Phalene gau tximeletaren paperean. Bi espazio bereizten dira agertokian, batek egunerokoa irudikatzen du eta besteak sakratua den hori. Bizitza eta heriotzaren arteko muga irudikatzen dituzte agertokiko bi espazioek eta Muriel Corbel dantzariaren erronka da bi munduak bateratzea. Bizitza, heriotza, dolua, maitasuna, falta diren pertsonak... Lan hau Georges Didi-Hubermanen Phalenes obran oinarrituta dago; Françoise Michel-ek sinatzen du argiztapena eta, musika, berriz, Manu Clémenceau-rena da. Irudiak: Eire Vila. Gregoire Muriel Corbel, Phalene, Dferia, 2017-03-09.

Dokumentuaren akzioak