Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Sustraiak: Oso ondo… Berriro! - trailerra

Dokumentuaren akzioak

Sustraiak: Oso ondo… Berriro! - trailerra

2025/04/09 14:37

Legazpiko Sustraiak dantza taldeak Oso ondo… Berriro! dokumentala estreinatu du. 50. urteurrena ospatzen ari dira, eta lan honetan taldearen bilakaera kontatzen da dantzarien ahotsetik. Sustraiak 1975an sortu zen eta urteurren borobila dela eta, taldearen ohiko jardunez gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte otsailetik abendura, tartean, dokumental hau. 2020an hasi ziren taldeko kide batzuk dokumentala lantzen eta 2024ko otsailetik azarora bitarte egin dituzte grabaketak. Apirilaren 4an aurkeztu dute Legazpiko Latxartegi aretoan. Grabazio lanetan Egoitz Legorburu legazpiarra eta Tolosako Igora Filmseko kideak aritu dira; edizio lanak ere egin ditu Legorburuk. Orain herrietan eta dokumental jaialdietan aurkezteko asmotan dabiltza. Gidoia Asier Iriondok eta Amaia Jimenezek egin dute. Oso ondo... berriro!, Sustraiak, Legazpi, 2025-04-04.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.