Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Lazkao: Inauteriak 2025 mozorro-dantza

Dokumentuaren akzioak

Lazkao: Inauteriak 2025 mozorro-dantza

2025/03/07 10:30

Hainbat mozorro zuri atera dira Lazkaon; garai batean ospatzen ziren inauterietatik abiatu eta festa berria sortu dute. Otsailaren 28an kalez kale dantzan ibili dira eta plazan Oin Arin dantza taldeko dantzariek mozorro-dantza eskaini dute. Dantza hori orain urte batzuk berreraikitako Ataungo mozorro-dantza da. Beasaingo Aurtzaka dantza taldekoek Goierriko dantzen ikuskizunerako berreraiki zuten makila-dantza da. Mozorroak, garai batean egiten zuten antzera, praka eta alkandora zuriak, apreta zuriak xingola gorriekin zeharkatuak, txapela eta gerriko gorriak eta lepoan zapi koloredunak jantzita atera dira. Horrez gain, inauterietako dantzetan Lazkaomendin erabili izan ziren esku gorriaren irudiak ipini dituzte galtzetan. Irudiak: Oin Arin dantza taldea. Inauteriak, mozorro-dantza, Lazkao, 2025-02-28.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2025/03/09 09:32
Benetan pozgarria da guretzat, mozorroen makil-dantza hau aspaldian Juan Antonio Urbeltzi ikasi genion moduan "bigarren adierazpeneko" dantza bihurtzen hasi dela ikustea.
Ataunen ere itsatsia dago dagoeneko (https://youtu.be/dNbT7Ytvxt8?t=656) eta bitxia eta polita da ikustea dantza berberari herri bakoitza bere izaera, eta zergatik ez nortasun punttua ere, nola ematen ari zaion.
Eskerrik asko Oin Arin eta Otsoak, eta Zorionak martxan jarri dituzuen inauteri arrakastatsuengatik. Urte askotarako mozorro eskugorriak!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.