Dokumentuaren akzioak
Amezketa: Talai-dantzariak 1976-2025

Nondik gatozen oso ondo jakin gabe, eseri orduko berriketan hasi dira Jesus Iñurrita "Kuttus" (1953), Juan Altuna "Otixe" (1960), Jose Mari Larreta "Xurdo" (1960), Eider Amundarain (1975), Ibai Beloki (1986) eta Zuhara Telletxea (2002). Pozik gogoratu dituzte gazte denboratako talaiak. Aurten 50 urte bete dira Amezketan talai-dantza berreskuratu zenetik, herriko plazan batu eta azken urteetako kontuez solastu gara haiekin.
1976an berreskuratu zituzten talaiak dirua lortzeko aitzakiarekin eta aurten da 50. aldia ordutik plazaratzen direna. Baxilio Larreta, Inazio Maiza, Kitti eta beste hainbat lagun izan ziren berreskuratze prozesu horretan. Hogei bat urtean gizonezkoak bakarrik atera ziren, baina gero emakumeak ere hasi ziren parte hartzen. 50 urte igaro dira festa berreskuratu zutenetik eta esan daiteke inoiz baino indartsuago daudela talaiak. Irudiak: Idoia Lahidalga, Oier Ibarbia, Amezketako talai-dantzariak. Azken urteetan 50 bat gazte elkartzen dira dantzarako. Amezketako Tala-dantzen kontuak, Amezketa, 2025-02-14.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak