Dokumentuaren akzioak
M8 2025 Emakumeak irradakan

Eskuak emanda, borobilean zein sokan dantzatu dira Euskal Herriko hainbat herritan martxoaren 8an. Maule, Andoain, Zizurkil, Donibane Lohizune, Mungia... Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan aldarrikapen eta manifestazioekin batera emakumeek eskuz esku plazak hartu dituzte dantzan. Emakumeak, borobilean, elkarri eskutik heldu, kantuan eta dantzan. Irradakak dira, borobilean, kantuz eta eskuekin eta hankekin lagunduz egiten diren dantzak. Euskal Herrian eta baita mundu zabalean ere; irradakan dantzatzeak indar berezia baitu. Hori dela eta hainbat kultura eta garai historikotan dantzatu dira eta dantzatzen dira emakumeak irradakan. Irudiak: Aiurri, Begiraleak, Aritz Ibañez, Ander Elordui. Emakumeak irradakan, 2025-03-08. https://dantzan.eus/kidea/kattalin/emakumeak-irradakan-dantzan
Etiketak
- mungia
- emakumeak-dantzan
- emakumeak-irradakan
- maule
- irradaka
- 2025
- tradizionala
- zizurkil
- andoain
- m8
- donibane-lohizune
Dokumentuaren akzioak