Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Iruñea: Iruinkokoa 2025

Dokumentuaren akzioak

Iruñea: Iruinkokoa 2025

2025/04/02 09:30

Iruinkokoak Iruñeko kaleak hartu ditu aurtengoan ere inauteri igandean; koko-zuriak eta koko-beltzak, musikari eta bertsolariak denak elkarrekin plazan. Koko-zuriek bost dantza eman dituzte: Othmanena (sarrera), Mikarena (makila-dantza), soka-dantza, Zubi-zaharra (makila-handiena) eta ezpata-dantza. Dantzariez aparte, ikusleek ere izan dute dantzarako aukera soka-dantzan eta bukaerako dantza-jauzian, Iruindarrak jauzia dantzatu dute amaieran. Dantza guztiak ez, baina martxoaren 2 goizeko zenbait irudi jaso ditugu bideo honetan. Koko-zuriak dantzan eta koko-beltzak antzerkian aritu dira, ia inor ez da libratu haien ziri eta kritikatik. Irudietan ikus daitekeen gisan, Duguna dantza taldea ere jo puntuan izan dute, eta momentu batean koko-beltzak Dugunako dantzarien paperean jarri dira. Irudiak: Oier Araolaza. Iruinkokoa, Iruñea, 2025-03-02.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.