Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Vilafranca del Penedes 2025 Giza-eraikuntzen erakustaldia

Dokumentuaren akzioak

Vilafranca del Penedes 2025 Giza-eraikuntzen erakustaldia

2025/05/15 07:53

Giza-eraikuntzei buruzko topaketa eta erakustaldia antolatu dute asteburuan Vilafranca del Penedes (Katalunia) herrian. Bertako lau taldeez gain —Castellers de Vilafranca, Xicots de Vilafranca, Falcons de Vilafranca eta Moixiganga— Duguna dantza taldea aritu da Euskal Herritik eta Briones eta San Asensiko dantzariak Errioxatik.

XVII eta XVIII mendeetan zabaldu zen giza-dorrea oinarri duen Ball de Valencians delakoa. Euskal Herrian ere ohikoak izan ziren Valentzia aldetik, Ebron gora, heldutako dantzari taldeak. Denborarekin, dantza molde horiek garapen ezberdina izan dute tokian toki, eta aberastasun hori adieraztea izan da topaketaren helburua. Dugunakoek haien sanferminetako trokeo-dantzak eman dituzte, giza-gazteluarekin bururatuak.

Giza-dorreen hiribururik bada, hura da Vilafranca del Penedes. Castellerren munduan colla-rik entzutetsu eta famatuena da bertako berdeena. 2024ko castellerren lehiaketa irabazi zuten, hamahirugarren aldiz. Haien castell harrigarriak eraikitzen dituzten Udal Plazan jokatu zen maiatzaren 10eko erakustaldia.

Irudiak: Ilazki Calvo - Duguna. Giza-eraikuntzen erakustaldia, Vilafranca del Penedes, Katalunia, 2025-05-10.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.