Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Pagola: Maskaradak 2024

Dokumentuaren akzioak

Pagola: Maskaradak 2024

2024/01/31 10:45

Pagolako gazteekin egon gara aurtengo eta beren bizitzako lehen maskaradan. 2015ean sortu zuten dantza eskola herrian 2019ko pastorala prestatzeko. Ordutik dantzan jarraitu dute gazte askok eta maskaradak emateko talde polita osatu dute. Hasieratan Pette Jaragoihen (Berrogaine, 1991) ibili da dantza irakasle lanetan, eta bukaeran Julie Ahaspek jarraitu du. Jaragoihenek ikusten du badela dantza eskola ederra herrian eta transmisiorako bidea ere hasia dela. Xan Intxastotxipi (Pagola, 2003) da aitzindarietako bat, zamaltzainaren papera betetzen du eta gazteagoei irakasten ere aritu dira. Iñaki Irigarai (Pagola, 2007) marexal ari da aurten eta maskaradak amaitzean dantzan jarraituko duela argi du. Janin Agerre-Lakori (Pagola, 2008) laborari rola egokitu zaio eta dantzaren aitzakian duten lagunarteko giroa nabarmendu du. Eulalia Agerre-Lakok (Pagola, 2006) badu lana bertsoak prestatzen eta zer esanik ez Ainara Agerre-Lakok (Pagola, 2001), Kabana Handiak, peredikuarekin. Irudiak: Maite Irizar, Amaiur Aristi. Maskaradak, Pagola, 2024-01-21.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.