Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Lakuntza: Alkate-dantza

Dokumentuaren akzioak

Lakuntza: Alkate-dantza

2024/02/05 09:04

Lakuntzako kintoen alkate-dantzako entseguan izan gara eta dantza zati bakoitza azaldu digute urratsez urrats. Nerea Askaraik (Lakuntza, 2006) eta Arhane Zubeldiak (Lakuntza, 2006) eman dizkigute azalpenak talde osoaren laguntzaz. Urtarrilaren 20ko arratsaldean, San Sebastian egunean, ateratzen dira Lakuntzan kintoak lehen aldiz plazara eta egun horretako zenbait irudirekin batera jaso ditugu kintoen azalpenak. Gero Korpusetan eta Lakuntzako Pertzaren Egunean (abuztuaren 15aren ondoko igandea) ere dantzatzen da dantza. Hona hemen Lakuntzako alkate-dantza osatzen duten dantza zatiak:

  • Ezpata-dantza
  • Alkate-dantza
  • Zubia
  • Ingurutxo (1)
  • Ingurutxo (2)
  • Jota
  • Arin-arin
  • Biribilketa

Irudiak: Amaiur Aristi, Lakuntzako kintoak. Alkate-dantza, kintoak, tutoriala, Lakuntza, 2024-01-15, 20.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.