Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Pagolak lehen aldiz kaleratuko ditu maskaradak

Pagolak lehen aldiz kaleratuko ditu maskaradak

Dantzan 2023/11/20 07:50

Historikoki ez da maskarada eta pastoral tradizio handia izan duen herria Pagola, baina azken urteetan sendo dabiltza pagolarrak. Hogeita hamar gaztetik gora elkartu eta estreinekoz maskaradak prestatzen ari dira; 2024ko urtarrilaren 21etik apirilaren 27ra 15 emanaldi iragarri dituzte . 2019an...

Gehiago irakurri

Euskal dantzan laguntzen aritutako zortzi eragile VII. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldian

Euskal dantzan laguntzen aritutako zortzi eragile VII. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldian

Dantzan 2023/11/17 09:00

Imanol Aretxabaleta, Kontxi Etxebarria eta Gaizka San Pedro, Bizkaiko abesbatzen elkartea, Urdaibai dantza taldea, Iurretako dantzariak, La Encartada fabrika-museoa, Aurrera dantza taldea eta Euskal Dantzarien Biltzarra eskertuko ditu Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak (BDB) VII. Dantza Tradizionalaren...

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea

Dantzan Ikasi 2023/11/16 06:55

Klakea edo tap-dantza izango da Dantzan Ikasiko hurrengo erronka, alegia, dantzan dihardugula oinekin lurra kolpatzean sor litekeen doinu-perkusioaz ohartu, eta bide batez haren aukerak esploratzea. Bestela adierazita, Iztuetak oin-punta orpoarekikoa edo zapateoa, eta oro har,...

Gehiago irakurri

Zuberoako Maskaradak 2024 egutegia

Zuberoako Maskaradak 2024 egutegia

Dantzan 2023/11/14 17:25

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuber...

Gehiago irakurri

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako finalista izendatu dute Xabier Itzainak Dantzan-en argitaratutako Mexikoko kronika sorta

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako finalista izendatu dute Xabier Itzainak Dantzan-en argitaratutako Mexikoko kronika sorta

Dantzan 2023/11/10 08:20

Mexikotik Xabier Itzainak (Itsasu, 1971) bidalitako eta Dantzan.eus-en argitaratutako "Urte batetik bertzera, mundo batetik bertzera" kronika bilduma Rikardo Arregi Kazetaritza Sarira ko lau hautagaietako bat da . Kazetaritza sarian, Itzainarekin batera, Bideak podcasta (NAIZ irrat...

Gehiago irakurri

Euskal dantzen 2500 grabazio digitalizatu, katalogatu eta kontsultagarri ipini dira

Euskal dantzen 2500 grabazio digitalizatu, katalogatu eta kontsultagarri ipini dira

Dantzan 2023/11/06 08:55

Hogeita hamaika dantza talde, erakunde eta norbanakoren euskal dantzako ikus-entzunezko bildumak digitalizatu dira 2015-2022 urteetan eta orain kontsultagarri daude Eresbilen katalogo orokorrean eta Bilgunean . Guztira, euskal dantzari buruzko ia 2500 dantza-bideo-grabazio katalogatu eta digi...

Gehiago irakurri

Mutil-dantza baztertzailerik ez aurten Baztanen lehen aldiz

Mutil-dantza baztertzailerik ez aurten Baztanen lehen aldiz

Kattalin Agerre 2023/11/03 11:05

Baztanen mutil-dantza parekideak izateko borroka hasi zenetik, aurten lortu dute lehenbizikoz mutil-dantza baztertzailerik ez plazaratzea. Mutil-dantzen auziaren egungo egoera eta puntu honetara iristeko egin den bidearen berri eman dute Plazara Dantzara elkarteko kideek Elizondon azaroaren 2an...

Gehiago irakurri

Dantzan irakasteko baliabideekin dantzan Patxi Labordarekin

Dantzan irakasteko baliabideekin dantzan Patxi Labordarekin

Dantzan Ikasi 2023/11/02 08:35

Ikasturte hasieran Patxi Labordarekin elkartu gara, oinarrizko dantzarako baliabide pedagogikoak jasotzeko asmotan. Halako antzeko saio gehiago ere egin izan ditugu eta haien arrakasta ikusita aurtengo eskolak hastear direnean aukera ezin hobea iruditu zaigu pixka bat aurrez dakigun hori birgogorat...

Gehiago irakurri

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan

Dantzan Ikasi 2023/10/30 07:40

Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek? galderei erantzuten saiatuko gara azaroaren 18ko Dantzan Ikasiko mintegian. Mikel Sarriegik bi hamarkadatik gora daramatza Goierriko eta Gip...

Gehiago irakurri

Oldarraldiaren kontrako soka-dantzarako tutoriala

Oldarraldiaren kontrako soka-dantzarako tutoriala

Dantzan 2023/10/27 10:15

Azaroaren 4ean euskalgintzak deitutako manifestazioa eginen da Bilbon, 17:00etatik aitzina,  Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat  lelopean. Manifestazio jendetsua izatea espero da eta bukaeran, bestelako esku-hartzeekin batera, soka-dantzan aritzera deituak gara bertan manifest...

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak