Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Boiseko 2025eko Jaialdin parte hartzeko deialdia ireki dute

Dokumentuaren akzioak

Boiseko 2025eko Jaialdin parte hartzeko deialdia ireki dute

2023/09/27 07:05
Boiseko 2025eko Jaialdin parte hartzeko deialdia ireki dute

Jaialdi, Boise, 2015-08-01. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan CC-BY-SA

Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi izeneko jai erraldoian parte hartzeko hautaketa prozesurako izen-ematea irekita dago 2023ko abenduaren 1era arte. Jaialdi, nazioarteko euskal kulturaren jaialdi erraldoia da; Estatu Batuetako euskal komunitateak eta Euskal Herriko hainbat taldek parte hartzen dute.

2025eko Jaialdira begira, antolatzaileek nazioarteko talde kopuru murriztua aukeratuko dute bertan parte hartzeko. Jaialdiak aukeratutako parte-hartzaileei otorduak eta bizitokia eskainiko dizkie 2025eko uztailaren 28tik abuztuaren 4ra.  Parte-hartzaileen erantzukizuna izango da Boiserako joan-etorriko bidaien ordutegia, ordainketa eta antolaketa egitea. Jaialdian parte hartzeko aukeratutako taldeei 2024eko otsailaren 28ean jakinaraziko zaie.

Bost urtean behin dantzari talde bat gonbidatu ohi dute Jaialdira. 2020an Duguna, Iruñeko dantzariak izan ziren hautatuak, baina pandemia zela eta bertan behera gelditu zen jaialdia. 2015ean Iruñeko Ortzadar euskal folklore elkartea izan zen gonbidatua, 2010ean Hendaiako Mutxiko elkartea, 2005ean Galdakaoko Andra Mari dantzari taldea, eta 1995 eta 2000. urteetan Arkaitz Añorgako Dantzariak eta 1990ean Argia dantzari taldea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.