Dokumentuaren akzioak
Jesus Luisa Esnaola, dantza maisua
Errenterian jaio zen1 1904.ean. Eta han hasi zen euskal dantzarekin zaletzen, Ireneo Rekalde2 maisuaren eskutik. Baina gazterik Donostiara etorri zen lanera eta izeba baten etxean geratu zen bizitzen, Parte Zaharreko abuztuko 31 kalean3. Hemen Pujana zaharraren dantza ikasle jarri zen. Nahiz eta hainbat iturritan agertzen den dantza maisu hau 1927. urtean etorri zela Donostiara, dakigunez4, lehenago bazebilen eskolak ematen eta Jesus berarekin hasia zen ordurako. Maisu honek – ikasleak dantzarako zuen grina eta erraztasuna berehala antzemanik– hasieran oso ongi hartu zuen, ikasle kutuntzat, eta zekien guztia erakutsi nahi izan zion. Esandako urtean Udalak Academia municipal de danzas vascas sortu eta Pujana zuzendari kontratatu zuenean Jesusek Pujanaren itzalean jarraitzen zuen. Baina oso abertzale sentitzen zen eta azkar hasi zen giro horretan zegoen dantzen berritze gogoarekin bat egiten. Horixe izan zen Pujanarekiko harremana piskana epeltzeko zioa. Honek, karlista irmoa zenez, errezeloz begiratzen zion abertzaleak euskal kulturaren arloan hartzen ari ziren nagusigoari.
Pertsona sutsua eta sormen handikoa, berehala egiaztatzen hasi ziren euskal dantzaren arloan zituen asmo berritzaileak. EAJk herri dantzak berpizteko eta abertzaletasunaren mesedetan jartzeko zituen asmoekin erabat identifikatuta, Euskal Herriko bazter askotan ibili zen jatorrizko dantzakerak ikasten: Berrizen, Hipolito Amezua txistulariarekin eta taldeko dantzariekin; Baztango Erratzun, Jose Telletxea txistulariarekin eta Jose Fagoaga dantzariarekin; Baztanen ere, Antonio Elizalde, Amaiurko txistulari eta dantza maisuarekin5; eta Zuberoako Atharratzen garai hartan oso famatua zen Pierre Constantin dantzariarekin.
Horren ondorioz, batera mamitu ziren Jesusengan herri dantzen ezagutza eta bide berriak jorratu beharra, baldin eta euskal kulturak aurrera egin nahi bazuen. Durangaldeko Dantzari dantza emanaldi erraldoien antolaketan, buru belarri ibili zen eta hortxe agertu zen bazuela antolamendurako ahalmen berezia, baita ongi agintzeko ere. Bera izan zen, ez bakarra, zabaldutako bertsioa moldatzen ibili zirenen artekoa.
1928.eko uztailaren 20ean, Saski Naski ikuskizunaren lehen emanaldia gertatu zen, orduan Donostiako Gran Casino izan eta orain Udaletxe denaren aretoan6. Orduko hartan Jesus Luisak ez zuen parte hartu, hurbil ibili bazen ere. Baina bigarren emanaldia antolatzeko deitu zioten eta dantzaren alorraren zuzendaritza eskaini. Atseginez onartuta, jardun arrakastatsua garatu zuen, dantzari gazteak erakarri eta prentsaren zein publikoaren goraipamen ugariak ere bai. Pujanaren errezeloak handitu egin omen ziren, besteak beste, Jesusen jarduna musu truke zelako eta maisu zaharraren buruan ez zen horrelakorik sartzen7. Baina ez omen zen harremana guztiz etetera iritsi.
1933an, Poxpoliña antolamendua sortu zen, haurren aisialdian euskaltzaletasuna eta, bide batez, abertzaletasuna pizteko, Ramon Laborda8 apaiz eta kantariaren ekimenez. Dantzak lantzeko, berriro ere, Jesus Luisari deitu zioten9 eta honek ere, inongo zalantzarik gabe onartu. Han hasi zen Joxe Mari Arregi eta lagunekiko harreman estua. Hau “ikaslerik maiteenetako izan zen eta seme espirituala”10.
Gerra hasi aurretik –data ezin ziurtatu– ezkondu egin zen Irune Saseta Etxeberriarekin, Cándido Saseta komandante famatuaren eta dantzari taldean aritzen zen Joxe Migel adiskidearen arreba. Gerra piztuta, dantzak albo batera utzita, politikan erabat murgildu zen. Mendigoixaleen taldeetan buruzagi zebilen lehenago eta, eraketa militarizatu zenean, San Bartolome ikastetxean bildutako konpainien nagusi jarri zuten. Donostian, nazionalak sartzeko prest zeudenean, 1936.eko irailaren hasieran, beldur handia zabaldu zen, Irunen 4ean gertatu bezala jazoko ote zen: han miliziano anarkistek, kontrolik gabe, etxe, komertzio eta jauregi askori su eman zieten matxinatuak sartu aurretik eta kalte handiak sortu. Horregatik EAJko agintariek, errepublikano eta sozialistekin batera, hitzarmena egin zuten militar matxinatuekin eta sarrera baketsu eta kalterik gabekoa izan zedin adostu. Horretarako, mendigoixale eta beste pertsona asko, batzuk afiliazio politiko jakinik gabe ere, elizetan eta eraikin nagusien inguruetan geratu ziren hauek babesten. Baita kaleetan ere, talde deskontrolatuek zibilen afusilamenduak bete ez zitzaten. Guzti honen buru Jesus Luisa ibili zen eta helburua lortu zen. Itsasontzi batean, Donostiako kaitik abiatuta, Bilbora joan zen. Han urriaren hasieran Euzko Jaurlaritzaren Barne Saileko idazkari orokor izendatu zuten.
Bilbon lanean aritu zen ekaina arte. Hiri honen erorketan, Santander aldera jo zuen eta abuztuan, Santoñako hitzarmenaren aukera baliatuz eta berriro itsasontziz, Iparraldera joan zen. Ustez, ibilbide honetan, Donostiatik Bilbora, Santoñara eta Iparraldera, Joxe Mari Arregi ondokoa izan zuen. Eta Iparraldean, berriro ere Joxe Marirekin batera, Eresoinka egitasmoan bete betean kokatu zen:
Jesús de Luisa Esnaola llegó a Sara, después de la caída de Santander, a principios de Septiembre, por esas fechas todos recordaban lo que había sido “SASKI NASKI” en el Teatro Vasco. Luisa había comenzado como dantzari, procedía de la escuela del gran Iztueta al ser discípulo predilecto de José Lorenzo Pujana, para asumir, al consolidarse “SASKI NASKI”, la dirección de su grupo de danzas. Estaba curtido por actuaciones en importantes escenarios europeos; en 1927 tomó parte en la expedición que Orueta llevó a Londres, a los dos años actuó en el Teatro de los Campos Elíseos en París con su grupo donostiarra, con el maestro Pujana otra vez a Londres, en 1930; al Albert Hall y al mismo teatro de París en 1931. Mi prima Mirentxu, hija de Gabriel Olaizola, que bailó en “ERESOINKA” solía comentar, que era un maestro fabuloso porque pensaba mucho los pasos antes de tratar o pretender innovar y ensayaba con ella previamente a enseñar a los dantzaris. Era tal su entusiasmo que también se responsabilizó del grupo de danzas “Kiliki”, del Eusko Gaztedi donostiarra11.
Eresoinkaren ibilbidea amaitu eta Munduko II Gerra piztu zenean, Mexikora joan zen. Imanol Olaizolak grabatu zizkion bidaia honen oroitzapenak Nestor Basterretxea eskultoreari, hamasei urte zituela, ontzi berean joan baitzen Ameriketara:
Jesús Luisa de Esnaola que había dado sus primeros pasos como gran dantzari12 en el “SASKI NASKI” donostiarra, en 1937 asumió la dirección de la Academia Coreográfica de “ERESOINKA” y después de su disolución decidió cambiar de aires y partió en el “Alsina” con destino a México, ocupaba su tiempo preparando un libro sobre danzas vascas y viendo dibujar al joven Basterretxea le propuso que recogiera gráficamente con la mayor precisión los movimientos de piernas, pies y brazos, según él bailaba. Fueron cientos, los dibujos que realizó y al tiempo aprendió su extenso repertorio, en especial las danzas suletinas13.
Bidaia hau luzea eta gorabeheratsua gertatu zen, baina lortu zuten helburura iristea:
El mayor grupo de refugiados llegaría el 13 de junio de 1939 a bordo del Sinaia. La historiografía ha tomado esta como la fecha de inicio del movimiento migratorio republicano a México y la del 17 de octubre de 1942 con el arribo del Niassa, como la de término, sin embargo hemos constatado numerosos asentamientos, a veces masivos otros individualizados que precedieron al Sinaia y rebasaron al Niassa y que pueden alargarse hasta los años cincuenta. Un ejemplo de ello es la llegada a finales de 1941 del Alsina, después de 10 meses de travesía desde su salida de Marsella, tras haber avanzado las tropas alemanas hacia el sur de Francia. En sus camarotes viajaron refugiados vascos y catalanes, así como muchos judíos con destino a Cuba, México, Venezuela y Argentina. De entre los vascos que se quedaron en México estaban: Telesforo Monzón y familia, Justina Arizmendi e hijos, Lucio Arechavaleta y familia, Ángel Anuzita y familia, Pedro Garate, Jesús Luisa Esnaola, Tere Madariaga y familia, Luis Bilbao y familia, Nestor Basterrechea. El viaje fue realizado en compañía de Juan Casanelles y Niceto Alcala Zamora14.
Han harrera ona izan zuten:
Beraz, berehala lortu zuen itxurazko lana. Eta Euskal Etxean ere betiko zaletasunari ekin zion:
(...) el culto compatriota Jesús de Luisa-Esnaola, que según tengo entendido reside a la sazón en México donde viene brindando su concurso personal para la preparación de grupos de dantzaris16.
Emaztea ere Euskal Etxeko giroan guztiz integratu zen:
Jesusek jarraitu zuen dantzari taldeak prestatzen eta horrela agertzen da Eukal Etxeko kroniketan18. Baina piskana honen bizitzan semeak hasi ziren garrantzi handiagoa izaten. Hara joandakoan emazteak eta berak bazuten seme bat, Jon, Donibane Lohitzunen jaioa, 1937.ean. Mexikon Unai eta Mari Paz jaio zitzaizkien. Seme biek Kimikaren injenieritza ikasketak burutu eta euren enpresak sortu zituzten, beti eutsi ziotelarik Euskal Herriarekiko loturari. Hain zuzen ere, 2008. urtean biak etorri ziren Asturiasko Areces herrian euren osaba Kandido Sasetaren hezurrak azaleratu zirenean, eurek bultzatutako ekimena baitzen. Eta Hondarribian egin zitzaion azken omenaldian ere han izan ziren. Bestalde, hara kontu politikoengatik joandako euskaldunen babesle izan ziren, beti beren familiarekin gertatutakoa gogoan.
Mexikoko bizitzari buruzko datu gehiagorik ez dut aurkitu. Hor bada hutsune nabarmena. Batzuen esanetara, Jesus Luisa 1960etik aurrera Parisera etorri zen hainbat aldiz, baina informazio zehatzik ez dut lortu. Agian Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu sekretuetan aritua zenez, ezkutu samarrean ibiltzeko joera izan zuen eta benetan apenas dagoen haren aztarnarik.
1970. urtean, bere lagun Joxe Marik apur bat lehenago egin bezala, Jesus Luisa Euskal Herrira itzuli zen hemen geratzeko asmotan. Kementsu zetorren, gogoz eta ideiez ongi beteta. Orduan ezagutu nuen nik. Kresala dantzari taldean bainenbilen eta gure zuzendari Gene Yurreren adiskidea zenez, hara egin zuen aurreneko ikustaldietako bat, Joxe Marik lagunduta. Geroago ere hainbat aldiz izan genuen elkarren berri eta Elgar oinka talde sortu berriaren lehen saioetako batzutara joan ginen. Zoritxarrez, hainbeste eutsi zion bihotzak ez zuen jarraitu nahi izan eta 1972.eko martxoan hil egin zen.
---
Artikulu hau Dantzariak aldizkarian argitaratu da, 67. zenbakia, 58-62. orr.
Oharrak
1 Hemengo berri zenbait Gene Yurre, Antxon Bastida eta Joxe Mari Arregirekin izandako elkarrizketetatik datoz.
2 José Ireneo Recalde Irigoyen agertzen da Errenteriako parrokia nagusiko (Nª Señora de la Asunción) liburuan, 1893-12-15.ean bataiatua. Oso dantza maisu famatua izan zen. Aita Hilario Olazaranek honen partitura bilduma aukeratu zuen Txistu . Método y repertorio para flauta baska (Ordorika. Bilbao, 1933) liburuan Gipuzkoako dantzak agertzeko. Maisu honen inguruan ikus: Xabier (hori besterik ez. Xabier Olaskoaga agian), Ogeigarren mendean. Errenteriako dantza talde eta dantza maixuak. OARSO 91 aldizkaria. Segunda época, 1991. 14. o. Errenteriako Parrokia nagusiko sakristaua zen eta honen inguruko pasadizo gogoangarria kontatzen du José de Artechek, El aurreskulari de la Virgen artikuluan: Recalde, pequeño de estatura, agilísimo, era un hombre cordial pero tímido, siempre sonriente, cuya sonrisa no discriminaba de clases sociales. Recalde sonreía a todos. Sabía infinidad de bailes y había sido profesor nada menos que del Padre Olazarán, el ilustre capuchino, autoridad en música popular y bailes vascos. Y es ahora cuando viene el motivo central de estas líneas y el rasgo que concluye de retratar a este humilde trabajador de Rentería. Pocos días antes de morir, Ireneo Recalde se creyó en el caso de declarar al párroco de Rentería el singular homenaje que todos los años, la víspera del día de la Asunción, acostumbraba rendir a Nuestra Señora la Virgen María. Uno piensa en los escrúpulos de un ángel ante la presencia de Dios. El día 14 de agosto, a eso de las nueve o diez de la noche, Ireneo Recalde, cuando cerraba las puertas de la iglesia de Rentería y se quedaba solo dentro de ella, iluminaba el altar mayor, dedicado precisamente a la Asunción de Nuestra Señora, y bailaba el «aurresku» delante de la Virgen. Oarso aldizkaria. Errenteriako Udala, 1958. Zenbakirik gabeko orrialdea.
3 Etxe hartako lehengusuetako bat, Purita Pérez Luisa, geroago Donostian oso ezagun bihurtu zen, piano jotzaile izan eta lan egin zuelako Kontserbatorioan, Peter Brown eta Ageda Sarasuaren dantza eskoletan, laguntzaile gisan. Hori zela eta, Izarti eta Kresala dantzari taldeetako kolaboratzaile ere izan zen.
4 Hau Jesus Luisak berak aitortua dakit, eta Isidro Ansorenak konfirmatua: “Hacia el año 1924 se formó una comisión que se encargara de estudiar la posibilidad de crear una academia para la enseñanza del txistu y otra para las danzas, particularmente guipuzcoanas, la cual quedó constituída en Donostia por don José Olaizola, don Luis Urteaga, don Antonio Orueta, don Toribio Alzaga, como secretario, don José Lorenzo Pujana, como maestro de danzas, y don Isidro Ansorena, como técnico del txistu”. Historia de la música publicada en este boletín. Gipuzkoa-ko dantzak. Txistulari aldizkaria 40. zenbakia. Donostia, urria, azaroa eta abendua, 1964. 9. o. Maitasuna izengoitiaz sinatu zuen. Honetaz ongi informatuta zegoen Isidro, bera eta Jose Olaizola izan zirelako batzorde horren bultzatzaile nagusiak.
5 Hemengo datu batzuk: Kiliki, “Elgar oinka y su creador Jesús Luisa Esnaola”. Dantzariak, Boletín de Euskal Dantzarien Biltzarra, San Sebastián, 1975, 29. o. Kiliki izengoitiz sinatuta egon arren, Joxe Mari Arregik ez zuen bakarka artikulua idatzi, taldeko inorekin batera baizik. Datuak, ordea, berarengandik datoz zuzenean.
6 Saski Naski euskal herri musika eta dantzen ikusgarri guztiz berritzailea zen: Errusiatik, iraultzaren ondorioz, ihes egindako enpresario eta artistek antolatutako hainbat ikuskizunek Europako antzeztokiak korritu eta jendeak liluratu egin zituzten. Donostian ere aukera izan zen haiek ikusteko. Euskal kulturaren mundua burbuilaka zegoen, Euskal Pizkundea deitu den sasoia baitzen, eta berehala ekin zitzaion antzeko bidetik etxeko zerbait sortzera. Kolaboratzailerik onenak elkartu ziren. Hasieran eskualdeetako dantzak aurkezteko jatorrizko dantzariak ekarri baziren ere (Berriz, Baztan, Zuberoa...), berehala hobetsi zuten euren dantzari taldea izatea. Eta honen zuzendari, Jesus Luisa aukeratu zuten. Hau dena ongi zehaztuta dator: Olaizola, Imanol. Concierto en tres tiempos. Musiker aldizkaria, 15. Eusko Ikaskuntza, 2007. 201. orrialdetik aurrera.
7 Bere lana profesional eta bizibidetzat baitzuen.
8 Honen inguruko berriak 3, eranskinean datoz.
9 Kontuan hartu han zebiltzan bi txistulariek Errenteriatik ondo ezagutzen zutela. Juanito Jauregi errenteriarra zen, eta Patxi Mugerza, aginagatarra izan arren, Errenterian hazia.
10 Ibid: Elgar oinka...: “uno de sus alumnos preferidos y su hijo espiritual”.
11 Olaizola, Imanol. op.cit. 213 o.
12 Honetan ez da zehatza. Lehenago aritua baitzen.
13 Olaizola, Imanol. op cit. 228 o.
14 Garritz Ruiz, Amaia eta Sanchiz Ruiz, Javier, Euskal Etxea de la ciudad de México. Urazandi bilduma, 13. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz, 2003. 71-72 o.
15 Ibid. 74. o.
16 Jesús de Zabala, Recordando a Eresoinka. Euzko Deya, la voz de los vascos en México. Editorial Vasca, año XI, nº 162, 1º de diciembre de 1953.
17 Garritz Ruiz, 186. o.
18 Ibid, 97, 100 o.
Dokumentuaren akzioak