Elvis Val
Ez dago kokapenaren inguruko informaziorik
Elvis Val (Basauri)
Hannover-eko Operako Balleta
Ion Beitiaren eskolan hasi zituen bere dantza ikasketak (1994-1997) eta ondoren Stuttgart-en, "John Cranko" eskolan jarraitu zituen (1997-1999). Profesionalki debuta Victor Ullate-Ballet de la Comunidad de Madrid-en egin zuen (1999-2001). Ondoren, Wiesbaden-eko Operako Baletean sartu zen (2001-2007) eta bertan bakarlari izendapena eskuratu zuen. 2007an, Hannover-eko Operako Balletean sartu zen, bakarlari izendapenarekin. Errepertorio klasikoan "Intxaur-hauskailua", "Maria Errauskin", "Sylphidea", "Loti Ederra", "Beltxargen lakua", edo "Giselle" lanetan bakarlari lanak egin ditu. Sortzaile garaikideen artean William Forsythe, Hans van Manen, Mauro Bigonzetti edo Nils Christie-ren lanak dantzatu ditu.
Azken urratsak
- Dantzaren bitakora 2010 2010/12/23
- Hamar minutuko txalo zaparradarekin itxi zen Euskaldunak eta Dantza 5. Gala 2010/06/01
- Euskaldunak eta dantza 5. gala: egitaraua eta dantzariak 2010/05/28
- Elvis Val 2010/03/26
- Lucia Lakarra Euskaldunak eta Dantza 5. Galako protagonista 2010/03/26