Dokumentuaren akzioak
Hamar minutuko txalo zaparradarekin itxi zen Euskaldunak eta Dantza 5. Gala
Andoni Aresti, Leyre Castresana, Oihane Herrero, Lucia Lakarra eta Elvis Val. Argazkia: Maite Oñederra.
"Lucia Lakarra, Oihane Herrero, Leyre Castresana eta Elvis Val-ek gau magikoa eskaini zuten Euskaldunan" dio Iratxe de Arantzibiak, Asociacion Bilbao Ballet Elkarteko komunikazio arduradunak. Mezu baten bidez, Euskaldunak eta dantza 5. Gala dela eta hedapenean ere bai egindako lan handia eskertu nahi izan du Arantzibiak.
"Gure aldetik, antolaketa lanetan hilabete askotako lana izan da eta detaile txiki asko kontuan hartu beharra egon da, baina erabat pozik gaude Euskaldunako gau magikoarekin" adierazi du Iratxe de Arantzibiak. Jaialdiari harrera beroa eskaini zioten ikusleek, eta antolatzaile eta dantzariak pozik geratu dira, nazioartean izan distiratsu diren euskal dantzariak etxeko berotasunean erakutsi dituztelako beren dohainak. "Hamar minutuko txalo zaparrada gure lanarekin jarraitzeko pizgarria izan dira. Orain, hurrengo data, urriaren 27an jarrita dugu, Eifman Ballet-en 'Onegin" lanarekin"
Horrekin batera, behin teloia jaitsita, Maite Oñederrak dantzariei egindako zenbait argazki helarazi dizkigu:
Dokumentuaren akzioak