Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lucia Lakarra Euskaldunak eta Dantza 5. Galako protagonista

Dokumentuaren akzioak

Lucia Lakarra Euskaldunak eta Dantza 5. Galako protagonista

Bosgarren jaialdi honetarako, ABBEk ahalegin berezia egin du ikuskizun borobila osatzeko. Horregatik, pozik jakinarazten du zintzilik zuen gaia betetzea lortu duela, Lucia Lakarra izar gipuzkoarra (Munich-eko Operako Ballet-eko Nagusia) izango dela ekitaldi honetako izar handia. Marlon Dino dantza-bikotearekin batera, zumaiako dantzariak hiru bikote-dantz eskainiko ditu Euskaldunak eta Dantza 5. Jaialdian, horien artean 'La Bayadere', euskal eskenatoki batean lehen aldiz egingo duena.

Andoni Aresti zuzendari artistiko duela, Euskaldunak eta Dantza 5. Galak bi bakarlari bizkaitarren parte hartzea izango du: Oihane Herrero (Stuttgar Ballet-eko bakarlaria) eta etxean estreinatuko den Elvis Val (Hannover-eko Operako Balleteko bakarlaria). Herrero bilbotarrak Alexander Zaitsev izango du dantza-bikote, eta Val basauritarrak Adeline Pastro-ekin dantzatuko du. Natalia Garate eta Isidro Zapatore, dantza latinoetako txapeldun ezagunek ere parte hartuko dute jaialdian, eta dantzaren bidez gutxitasunaren integrazioaren aldeko bere bultzada emango du jaialdiak, Verdini dantza taldea pisko-dantza konpainia gipuzkoarraren lankidetzarekin. Mar Hernandez (Murtziako Dantza Kontserbatorio Profesionala), Dantzari Gazteen IV. Bilbo Sariko irabazleak bere sariaz gozatuko du, sariketan bigarren tokia eskuratu zuen Angel Juarez-en laguntzarekin dantzatuz.

ABBEren ekintza ikusgarriena izanik eta ikusle eta kritikarien babesa duen kalitate zigiluarekin, Euskaldunak eta Dantza jaialdiak Igor Yebra, Alicia Amatriain, Asier Uriagereka, Itziar Mendizabal, Iker Murillo, Mikel Jauregui, Jon Vallejo, Ander Zabala, Amancio González eta Verónica Villar euskal dantzari handiak izan ditu besteak beste aurreko urteetan.

Euskaldunak eta Dantza 5. galarako sarreran takillan salgai dauden dagoeneko eta baita Internet bidez ere BBKren salmenta tokitik. Sarreren prezioak 20, 26, 30, 40 eta 48 eurokoak dira.

Datuak

Ikuskizuna: Euskaldunak eta dantza 5. Gala
Antolatzailea: Asociación Bilbao Ballet Elkartea.
Tokia eta data: Euskalduna Jauregiko Entzutegia, maiatzaren 29an, 20:00etan.
Sarrerak: 20, 26, 30, 40, 48 euro.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.