Orain arteko ekarpenak
Il Circo Italiano: Gaurko saltinbankiak, moixigangak eta giza-dorreak
2017/07/07

Agur Jose Inazio
2017/05/18

Arnaldo Patterson, Euskal Herrian aztarna utzi zuen dantza-maisu kubarra
2017/05/12

Itxurakeria dantzan
2017/01/25

Ikerketa dantzan kongresua Valentzian
2016/11/29

"Sorkuntza gainbaloratu egin dugu; hutsetik ez du inork ezer sortzen"
2016/10/24

Aldapako San Fermin jaiak 2016
2016/09/25

Ezpata-dantza bat Bartzelonan 1920ko hamarkadan
2016/09/23

Txapeloaz
2016/09/20

Bere folkloreaz lotsatzen den herria izango da aurten Smithsonian Folklife jaialdian
2016/06/20

Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza on Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an
2015/09/03
Uste dut presoen grabaketak Baionako Mediatekan ere dituztela. Bertan lan egiten du Maider Bedaxagar-ek eta mahai inguru honetan hitzegin zuen horiei buruz: http://www.xiberokobotza.or[…]toreaz-estabaida-entzuengei
Ondarearen jabe egiteko trikimailuei dagokionez arrazoi osoa duzu. Zenbait museok iparra galdua du fondoen kudeaketan, eta batez ere, jabetza eta eskubideen eremuan.
Animo!
Oier Araolaza on Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an
2015/09/03
Oier Araolaza on Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an
2015/09/03
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1370504926
http://www.argia.com/argia-[…]h-en-lekukotasun-soinudunak
Izan ere, euskal musika eta dantzaren zaleontzat altxor bikaina ezagutarazi duzu, besteak beste Gernikako arbola kantuaren lehenengo lekukotasun soinuduna. Dantzari dagokionez, 'ostalersa', 'barrikada', 'San Joan zortzikoa', 'monein', edo 'satan-dantza' modukoen 1913ko grabazioak entzun ahal izatea (Trebisch-ek grabatu eta zure ikerketa lanari esker entzun ahal izan ditugunak, dokumentazio zentroetan bada ere) zoragarria da.
Ulertezina da altxor horiek, ondare hori, Gernikako arbolak dion moduan, "Eman da zabalzazu fruitua munduan" egiterik ez izatea. Kulturaren Euskal Kontseiluan aipatuko dut gaia, ea gure kultur agintariek zerbait egiteko biderik ikusten duten, Salamankako paperak bezala, hauek ere gurean, edo gutxienez denon eskura, libre eta publiko, izan beharko lirateke eta.
Eta noski, irrikaz itxarongo dugu honi buruz idatzi duzun artikulua irakurtzeko. Abisatu argitaratzen denean!
Oier Araolaza on Maixuaren irribarrea ispiluan
2015/07/24
Oier Araolaza on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?
2015/06/12
Oier Araolaza on Dantza ez da euskal kultura
2015/06/12
Diozunez "Emunen ahoan, Emunek esan ez dituen aipamenak jartzen dituzu artikulu honetan". Nik ez dut uste hala denik, Emun-en ahoan esaldi bakarra jarri dut eta hitzez hitz kopiatuta dago zuen webgunetik: "Emunen uste dugu euskal kulturaz ari garenean euskarazkoaz ari garela hizketan, hau da, euskal kulturaren ardatza euskara dela." Hortik aurrera ez dut Emun-en ahotan beste ezer jarri eta zuek ere ez didazue zuen erantzunean zehaztu zein esaldi edo hitzetaz ari zareten.
> badirudi zuregan kezka edo haserrea sortu duela.
Haserrea? Nik ez nuke esango haserrerik adierazi dudanik. Euskal Kulturaren definizioak lantzerakoan dantza kanpoan edo bigarren mailan uzteko ahaleginak daudela jakinarazi dut, baina ez dut uste haserre tonurik erabili dudanik. Ez nago ados horrekin, noski, baina tamalez ohituta nago horretara.
Sorguneak taldearen proposamenean sakonduz Emun Kulturak egindako ñabardurari buruz, nik konpartitzen ez dudan definizioa sendotzera jo duzu. Azken produktua eta prozesuaren arteko bereizketa egin duzu, baina funtsean euskal dantza euskal kultura izateko berbazko lengoaia, euskara, ezartzen duzu ardatzean.
Nik defendatzen dut dantza lengoaia autonomoa dela, ez duela berbazko lengoaiaren beharrik euskal kategoria izateko, mutuek egindako euskal dantza ere euskal kultura dela.
Hortxe dago debatea, ideia trukea, elkarrizketa, iritzi kontrastea. Haserrerik gabe nire aldetik, baina kontrako iritziak ezkutatu gabe.
Oier Araolaza on Legazpiko Oktabario dantza sei argazkitan
2015/05/18
Oier Araolaza on Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?
2015/05/11
http://www.berria.eus/[…]/kazetari_bat_agintean_tarte_batez.htm
Oier Araolaza on Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?
2015/04/14
Bai Patxi, nire erantzunean jarri dudan bezala "amorratuta" nago "funtzio horren inflazioan geuk dugulako ardura puska eder bat". Dena den, "prostituzio merkeari" buruz, niretzat okerrena merkea izatea da. Ondo ordaindua bada, ni alde nago. Nik bi arrazoigatik ondo ikusiko nuke aurreskua dantzatzea:
1. Dantzariak dantza hori eskaini nahi dio beste pertsona bati, esker-onez, zoriontzeko, aitortzeko, balioan-jartzeko, e.a.
2. Ongi ordaintzen dute.
1. Lehena imajinatzen dut gehienek ontzat joko dutela, eta nik ostera, kasu horietan ahalegintzen naiz aurreskua egin beharrean soka-dantza bat antolatzen. Egokitasunagatik eta aurreskua bera debaluata, zentzua galduta, sentitzen dudalako. Eta soka-dantzatik aurreskua erauzterakoan dantzaren beraren balioa, indarra, interesa eraldatu eta hankazgora geratu delako. Soka-dantzan ohorea sokan zegoen, parte hartzean, sokan eskuz-esku dantzatzean. Aurreskua ostera erreberentzia moduko bat da, batek beste bati aurkezten diona. Aldaketa itzela da eta euskal dantzan izugarrizko atzerapausoa egin dugu horretan. Beraz, lehen kasua, onargarritzat izan litekeena askorentzat, ez zait batera atsegina gertatzen niri, eta aukera badut soka-dantza bat antolatzen dut ekitaldian bildutakoekin. Familiako ospakizun, lehendakariaren harrera edo ezkontza bat izan, denetan antolatu ditugu soka-dantzak azken urteotan.
2. Bigarren arrazoia defendatzeak denetarik entzuteko bidean jar nazake: mertzenarioa, prostitutoa, e.a. Egia esan ez dut inoiz dantzatu "ongi ordaintzen" zidatelako, baina hala balitz ez nuke kontzientzia txarrik izango. Uste dut aurreskurik okerrena dela gutxi ordainduta egiten dena. Debaluatuta eta funtzioa galdutako dantza desegoki bat itxurakeriagatik egiteko, gutxienez ondo ordainduko dute, ez? Baina... ondo ordaintzen al dute? Ba ez!!! Gehienetan nik entzun ditudan prezioek ez dute merezi prostituitzea. Eta horretan bai dugula errua dantzariok, gure lana ez dugulako balioesten ez baloratua izan dadin behar beste exijitzen. Are gehiago, esango nuke dantzarien arteko konpetentziak eta axolagabekeriak duintasunaren marraren azpira eraman duela aurreskua eta dantzaren balorazioa. Eta ondo ordaintzea ez da diru kontua soilik, balorazioa da. Besteak beste merkeegi (edo dohain) dantzatzearen ondorioz gertatu da inflazioa eta debaluazioa.
Oier Araolaza on Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?
2015/04/14