Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Iruñea 2019 Iruinkokoa

2019/03/07

Dantza, antzerkia, musika eta bertsoak. Iruinkokoa artedrama atera dute Iruñeko Alde Zaharreko inauterietan. Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki, Karrikiri eta Duguna elkarteek bultzatu 70 bat lagun elkartu eta hausnarketen eta prestaketen ondoren igandeko Iruinkokoa izan da emaitza: Asalduak eta ekitaldi nagusia edo Koko-mustra. Igandeko hainbat irudi jaso ditugu argazkia galeria honetan. Iruinkokoa inauteria Iruñean, 2019-03-03. Argazkiak: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA

Akademizismora konbertituak, kolonialismo kulturalaren borreroak

2019/02/14

Tradiziozko dantza, musika eta kantua maite ditugunak kultura akademikoarekiko gutxitasun konplexuarekin etengabe borrokatzera behartuta gaude. Gutxietsi eta mugatzen gaituen, eta gure kultur tradizioa deuseztatu dezakeen menpekotasun hori salatzeko enegarren oihua da sarrera hau. Konbertitu berri...

Gehiago irakurri 3

Gallastegik jokatzen zuen moduan dantzatzea izan da gure ametsa

2019/01/04

Migel Gallastegi hil da gaur, pilotari HANDIA, handirik izan bada. Mito bat joan da, eta jokatzen ikusi ez dugunok ere mitotzat hartzeak adierazten du zerion argiaren tamaina.  Astelena frontoian ohiko ikuslea izan da azken unera arte Gallastegi, eta beti atsegin eta adeitsu, dantzariokin hitz ...

Gehiago irakurri

Egun berriak eta gaba onak

2018/12/18

Kontsumismoarekin enpatxatuta eta erlijioarekin gogaituta, Gabonetako espiritua Zabalgarbira bidaltzeko gogoz sumatzen ditut zenbait lagun azkenaldian. Errausketa ideia ona iruditzen zait, gure bizitzan izan eta ikusi nahi ez ditugunak, trabatik kendu, sutara bota eta bertan erretzea oso ondo ez...

Gehiago irakurri

Soka ez da eten, baina agintari gorenak sokatik kanpo kokatu dira

2018/11/27

Euskal kulturaren eta nazioaren sokak bizirik dirauela berretsi du Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena loratu duen Oñatiko ekitaldiak , baina aldi berean, euskal agintari gorenak beren burua soka horretatik kanpo kokatzen dutela irudikatzeko balio izan du. Larunbatean Oñatin bildutako euskal kultura...

Gehiago irakurri 2

Askatuko ote da ehun urteko sokaren korapiloa?

2018/11/22

Larunbat honetan, azaroaren 24an, Eusko Ikaskuntzaren sorreraren 100. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatuko da Oñatin. 1918. urtean egindakoa gogoan, mendeurrenerako antolatutako programaren azken ekitaldia egingo da, erakunde horren jaiotzaren testigu izan zen herri eta plaza berean. Orain 100...

Gehiago irakurri

Askatu dituzte Lehen Munduko gerlako euskal presoen kantak

2018/11/07

1915-1918 bitartean, gatibu-eremuetan ziren zenbait euskal soldaduri hizketaldiak eta kantak grabatu zizkieten zenbait ikertzaile alemaniarrek. Orain lau urte eman zen ezagutzera altxor hori eta tartean hainbat euskal kanta eder grabatuak zirela: Gernikako arbola, Prima eijerra, goizian goizik jei...

Gehiago irakurri

Jose Inazio Sarasua: herria dantzan jarri zuen gizona

2018/10/03

Aita Donostiak esana zuen dantzaren arauak eta estiloa tradizioz gorde izan direla eta, “su sakratu hori bizirik irautearen erantzulea”, ia beti, txistularia izan dela. Jose Inazio Sarasua Garatek bere egin zuen ardura hori. Dantzaren transmisioan danbolinteroek, ttunttuneroek izandako garrantz...

Gehiago irakurri

Marian Arregi, argi-itzalak

2018/03/14

Argia eta itzala saihestu ezineko irudia gertatu zaigu egunotan Marian Arregi Sarasolak (Donostia, 1944-2018) euskal kulturari egindako ekarpenak goraipatzeko. Argia dantzari taldearen barruan ardura, gidaritza eta ekarpen oparoz betetako ibilbidea egin du Arregik, baina, hala ere, itzalean geratu...

Gehiago irakurri 2

Hamar urte dira Halloween-en inbasioa hasi zela

2017/10/20

Orain hamar urte Euskal Herrian ez zen Halloween ia-ospatzen. Domu Santu eguna bai, Arimen gaua toki gutxi batzuetan ere bai. Baina Halloween filmeetako eta telebistako kontu amerikarra zelakoan lasai egiten genuen lo Domu Santu Egunaren inguruan. 2007ko urrian Bilbon, merkekariak saltzen zituen b...

Gehiago irakurri