Laruns: Bal Ossalois 2016 Mouchicou

2016/09/01

Jakina da dantza-jauziak eta mutxikoak Biarnon ere dantzatzen direla. Laruns-en, herriko festetan, Bal Ossalois edo Ossauko dantzaldia burutu da eta bertan, hainbat dantza-jauzi dantzatu dituzte herritarrek. Irudietan Mouchicou izenekoa, euskal Muxikoak-en aldaera biarnoarra. Erne Erdizka Lauetan egiten dutenean, dantzarietako batzuk borobilaren erdira sartu eta egiten dituzten ostikoak ikusteko. Musikariak plazaren erdian atondutako oholtzan daude, borobil itxian barrura begira jotzen dituzte esku-soinu, arrabita, txirula eta ttun-ttunak. Irudiak: Oier Araolaza. Laruns, Bal Ossalois, Mouchicou, 2016-08-16.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Oier Araolaza
Oier Araolaza
2016/09/01 08:57
Josu Garate-k aipatu dit ez dela antzematen urratsak markatzen dituzten. Halaxe da, ez zituzten markatzen, beraz, jauziak buruz zekizkiten denek.