Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Dantza arte konplexuena da Lamennais-en esanetan

2024/04/11

Konplexutasun maila handiena duen artea dantza dela zioen Félicité Robert de Lamennais (Saint-Malo, 1782-Paris, 1854) filosofo, teologo eta politikari ak. Aita Donostiak aipatu zuen Lamennais, dantza hizkuntza bat dela eta "hitz egiten" duela hari irakurri ziola gogoratuz. Jatorrizko aipuaren...

Gehiago irakurri

Ez da gauza erraza ama gezurtatzen: kiri-kiri-ken-du, dena jakiten du

2024/02/27

Egingo dugu txango bat Mursegotik Dalcrozera kantuan? Egiletza eta herri-musikaren arteko nahas-mahasean ibiliko gara? Mursegoren Lapur(ari)keten artean, Txistulari pitxulari-rekin nahasian kantatzen duen Kirikiriken kantak eramango gaitu batetik bestera. Ezagutzen duzu? Egi...

Gehiago irakurri

Sokari helduta Vilanovako festa-labirintoan

2023/10/04

Gure festetako zenbait adierazpenek beste testuinguru batzuetan dituzten aldaerak ikusi eta erritoen kaosean murgildu gara uda honetan Vilanova i la Geltru herri katalanean. 2023ko uztailaren 28tik abuztuaren 2ra 22 dantzari Kezkatu Vilanova i la Geltruko labirintoan harrapatuta ibili gara, irtee...

Gehiago irakurri

"Behar-beharrezkotzat jotzen dut euskal dantza eskolan irakastea"

2023/07/21

Hezkuntza aztergai duen Hik Hasi aldizkarirako elkarrizketatu nau Ainara Gorostitzuk. Dantza, euskal dantza eta hezkuntzaz aritu ginen eta euskal dantza euskal herritar guztiok ezagutu beharko genukeen gorputz hizkuntza dela aldarrikatzen dudan esaldia ekarri du Gorostitzuk titularrera: "Euskal...

Gehiago irakurri

Nola idatzi dantza izenak? sokadantza, soka dantza ala soka-dantza?

2023/04/14

Dantza izenak euskaraz idazteko moduak zalantza asko sortzen ditu. Hitz elkartzeetan 'dantza' daramatenak  Euskaltzaindiaren Hiztegian  hiru eratan agertzen dira idatzita: Lotuta: sokadantza , pordondantza eta  kontradantza . Marrarekin: dantza-soka , Bizkai-dantza Bereizita: ...

Gehiago irakurri 4

Euskal dantza Minnesotako unibertsitate batean

2023/03/24

Fargo izan zen Minnesota entzun eta burura etorri zitzaidan lehen irudia. Paisaia lau, zuritu eta mortuak. Irudimenak eta fikzioak engainatu egiten gaituzte batzuetan, baina ez oraingoan. Halaxe aurkitu dugu Minnesota: lau, zuri eta mortu. Bueno, ez hain mortu ere; atetik barrura sartzean sumatzen ...

Gehiago irakurri

Amerikara goaz geure borondatez

2023/02/17

Minnesotara euskal dantza irakastera goaz Josu Garate eta Oier Araolaza Dantzan, Dantzerti, Argia eta Kezkako dantzari eta dantza-irakasleak. Minneapolis ondoan dagoen St. Olaf unibertsitatean euskal dantza ikastaroak eskainiko ditugu astebetez. Bigarren astean Idahora, Boisera joango gara, bertako...

Gehiago irakurri

Dantzan 2000-2022: 20 urteurrena 2 urte beranduago

2022/05/20

Dantzan.com domeinua 2000ko maiatzaren 8an erregistratu zen Whois-en  ikusi dudanez . Beno, ez zen bakarrik erregistratu. Anaiak egin zuen. Gari Araolazak eraiki zuen Dantzan-en lehen webgunea. 1997-98 ingurutik Kezka dantza taldeari buruzko informazioa jarrita zeukan Garik sareko txokoren bate...

Gehiago irakurri

Gregorio Vives eta Mendaroko dantzarien eta txistularien kontuak

2022/02/07

Debabarrenako dantzaren eta Mendaroko azken 60 urteotako historian garrantzia handiko herri-eragilea, sustatzailea, hil da 2022 urtearen hasiera honetan, urtarrilaren 5ean, hain zuzen: Gregorio Vives Zabaleta (Mendaro, 1944-2022). Gure amaren jaioturte berekoa zen Gregorio Vives eta gure  aitare...

Gehiago irakurri

Atzeak erakusten du nola dantzatu aurrea

2021/10/04

"Orainaldia ez da existitzen, iraganaren eraikuntza bat da eta etorkizuna hutsune handi bat da". Sinkroniak eta diakroniak elkar gurutzatuz ehuten duten sare hori ulertzeko ahaleginean kokatzen zuen artearen historia Francisco Calvo Serrallerrek (1948-2018).  "Artea iragana eta orainaldiaren art...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Bai horixe!

2011/03/02

Aiba, konturatu gabe nengoen! Ze ona! Askotan kritikatu izan ditut space invaders-ak baina kasu honetan bisualki trabarik ez egiteko ahalegina txalotzekoa da.

horrela egiten da

2011/02/08

Esango nuke ereduak ez direla osotasunean hartu eta erabiltzen, baizik eta interesatzen zaizkigun zatiak bakarrik "bildu" eta "erabiltzen" direla. Bakoitzak "hautatu" egiten du garai eta eredu bakoitzetik zer jaso nahi duen eta horrekin osatzen du berea.

Beste gauza bat da zer esaten dugun egindakoaz, nola kontatzen dugun, baina praktikan materialak handik eta hemendik bilduta "berregiten" aritzen gara. Urbeltz-ek, Levi-Strauss-i jarraituz, "bricolage" bezala izendatzen du jarduera mota hori, eta gure zeregina horixe litzateke ondorioz, "bricoleur" onak izatea.

"Bricoleur" onak beste batzuk baztertutako materialak jaso eta erabilera berriak ematen artistak izaten dira. Larrain-dantzaren berregite prozesuan albo batera geratu ziren zenbait material berrerabiltzea oso interesgarria iruditzen zait, eta "seriean" ekoiztutakoren ondoan, dantzatu, erakutsi, gozatu eta sustatzeko modukoa iruditzen zait.

Izena "luzea", "motza", edo "ertaina" jarri ez zait horrenbeste ajola. Lizarrakoek "Lizarrakoa" dela jartzea nahi badute, primeran, dantzakera hori baztertua baitute, eta hala ere, beretzat errekonozitzen dutela esan nahi baitu horrek.

Hizkuntza adibide

2011/02/08

Julen, hizkuntza jarri duzu adibide eta niri gustatzen zait hizkuntza erabiltzea adibide moduan, baina beste modu batera planteatuta. Hizkuntzak tradizioak dira bai, eta etengabe bizi dute tradizio ororen tentsio bera: aldaketa eta zurruntasunaren artekoa. Ez da egia Euskaltzaindiak Etxepare-ren edozer ontzat ematen duenik. Iturritzat du, baina Euskaltzaindiak gaur egun egiten duen euskara asko aldatu da Etxeparek egiten zuenetik.

Hizkuntzak (eta dantzak) aldatzen doaz denborarekin batera, baina noizean behin aldaketa handiak gertatzen dira, eta beste batzuetan "atzeraka" saltoak egiten saiatzen gara. Arabako Laguardia herria adibidez, halako batean Euskaltzaindiak esan zigun Biasteri esan behar geniola euskaraz, eta horretara ohitu garenean, paper zaharrak aztertu dituztela eta etorkizunera begirako erabakia dela hemendik aurrera Guardia esan behar dugula. Eta gu txintxo-txintxo, historia eta etorkizuna biak uztartu nahian.

Dantzan ere antzera gertatzen da. Halako batean larrainetan egiten ziren erromerietako dantza guztiak suite batean batu eta larrain-dantza izena jarri zioten. Gerora, hasieran irekiago eta libreagoa zen dantza hori zurruntzen joan zen, eta halako batean eredu itxi eta zehatz bat adostu zuten zenbaitek. Baina, horren aurreko dantzatzeko moduak ere badira larrain-dantza, eta ez du esan nahi horrek beti zaharrena denik hoberena, baina bidean galdutako gauza interesgarriak (eta batzuetan, berriarenak baino hobeak) direnak berreskuratzea aberasgarria iruditzen zait zalantzarik gabe.

Inauteriak

2011/02/03

Niretzat ere inauteri kuttunak dira Ituren eta Zubietakoak. Noizbait inauteriak zer izan ote ziren ulertzeko beharrezko bisita. Gu asteartean izan ginen Ẑubietan, eta mozorro eta joaldunak beti bezain ikusgarri aurkitu genituen. Hori bai, jendetza handia zegoen, eta argazkilariak zientoka. Santiago Yañiz argazkilariak ere egin du gogoeta horren inguruan: http://santiyaniz.blogspot.com/2011/02/disfrazados-de-fotografo.html

izenak eta izanak

2011/02/03

Ulertzen ditugu Mikelue eta Izar esandakoak, eta zinez eskertzen ditugu ekarpenak. Aipatzen dituzuen kontu horiek ezagutzen ditugu, eta horregatik jaso dugu bideo hau, horren berri ematen duelako, baina izena jartzerakoan beste kezka batzuk ere izan ditugu buruan. Akaso ez dugu asmatu, baina aitortu behar dizuegu ez zaigula iruditzen kontu erraza. Aldaketak egin ditugu eta orain "Lizarrako larrain-dantza" jarri diogu izenburua (lehen testuan ere aipatua zegoen Lizarrakoa zela, izenburua laburra jartzeagatik ez genuen jarri). "Luzea" den aipamena ere kendu dugu izenburutik, baina badakigu horrek "gaizkiulertuak" eragin ditzakeela dantzarien artean, gehienek ez baitute Lizarrako larrain-dantzaren atzean dagoen historia ezagutzen.

Ezagutzen dugu Ibai-Ega eta Lizarrako Gaiteroek egindako lana (DVDa) eta Izar, uste dut benetan interesgarria litzatekeela lan horri segida ematea, eta oraingo larrain-dantza "laburraren" aurretik egiten zen larrain-dantza ere ezagutzera ematen ahalegintzea.

Carnival king of Europe

2010/11/29

Iñaki, orain pare bat urte Zubieta eta Iturengo inauterietan topo egin genuen Italiako lan-talde honekin. Zubietan, ostatuaren azpiko lokalean, joaldunak janzten ari zirela bertan zeuden kamera batekin italiar batzuk. Hauek bai dabiltzala pauso batzuk aurrerago!

Monika. Guk badugu DVD hori, Italiatik bidali ziguten eta. Nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan dantzari@dantzan.com helbidean eta konponduko gara.

Eskerrikasko Ortzadar!

2010/10/30

Eskerrikasko jardunaldiak antolatzeagatik eta bertan izan ez ginenontzat, bideo hauek ikusteko aukera emateagatik! Benetan interesgarriak eta jakingarriak bertan kontatutako guztiak. Eutsi goiari!

Irakaslea?

2010/10/08

Irakasle lanetan diharduena nor den badaki inork? Eta ze dokumental edo programarako, eta nork grabatu zuen?

Baiii!!!!

2010/09/15

Bai, guri ere hala iruditu zaigu eta horregatik jarri dugu bideoa. Aipatu beharrekoa da txistularia Mintxo Garaikotxea dela, eta horrekin dantza egiten ez duenak ez duela inorekin dantzatuko.

Eta ezpata-dantza?

2010/06/11

Bai eta "mutxikoak" zer dira ba? Eta Lesakako ezpata-dantzariek non dute ezpata? Eta kaskarots-matelota-sardinerak dantzatzen duten guztiak arrain-saltzaileak dira? Maskaradetako kauterarena egiteko nenetako Kalderash ijitoa izan behar da?